Luis Ocaña
| Informazio pertsonala | |
|---|---|
| Izena | Jesús Luis Ocaña Pernía |
| Jaiotza data | 1945eko ekainaren 9a |
| Jaiotza herria | Priego, Cuenca |
| Jaiotza herrialdea | Espainia |
| Heriotza data | 1994ko maiatzaren 19a |
| Heriotza herria | Mont-de-Marsan |
| Heriotza herrialdea | Frantzia |
| Kirol informazioa | |
| Egungo taldea | Hila |
| Modalitatea | Errepidea |
| Trebetasuna | Arlo guztiak |
| Profesional taldea(k) | |
| 1968-1969 1970-1974 1975-1976 1977 |
Fagor Bic Super Ser Zeus Frisol Gazelle |
| Garaipen nagusiak | |
| Frantziako Tourra (1973), Espainiako Itzulia (1970), Espainiako Txapelketa (1972), Dauphiné Libéré (1970, 1972) | |
Jesús Luis Ocaña Pernía (Priego, Cuenca, Espainia, 1945eko ekainaren 9a - Mont-de-Marsan, Frantzia, 1994ko maiatzaren 19a) espainiar txirrindulari ospetsua izan zen. 1973an Frantziako Tourrean garaipena lortu zuen.
Txirrindularitzaren historiako txirrindulari onenetako bat izan zen Ocaña, 1970eko hamarraldian Eddy Merckxi itzala egin zion bakarra. Mendiko probetan nabarmendu zen, baina ez zen atzean geratzen erlojuaren aurkako probetan, edo ibilbide lauetan. Bere txirrindulari karreran, 1967 eta 1977 bitartean, 110 garaipen lortu zituen.
Biografia [aldatu]
1967ko Midi Libre izan zuen lehen garaipen aipagarria.
1970ean Espainiako Itzulia, Kataluniako Itzulia, eta Baracchi proba irabazi zituen.
1971ko Frantziako Itzulian, Eddie Merckxi aurrea hartu ondoren mendiko proba guztietan (honekiko 7 minutu t'erdi inguruko abantaila zuen), erori egin zen Col de Menteko jaitsieran eta bertan behar utzi behar izan zuen lasterketa, garaipena eskura zuenean.
1973an, Euskal Herriko eta Frantziako itzuliak, bigarren hori alde handiz, gainera (bigarrenari, Theveneti, ia 16 minutu atera baitzizkion).
1974an hirugarren izan zen munduko txapelketan.
Espainiako Itzulian bigarren izan zen 1969, 1973 eta 1976 urteetan, eta hirugarren 1971n.
Azken urte horretan, Nazioen Sari Nagusia irabazi zuen.
1994. urtean bere buruaz beste egin zuen, depresio baten ondorioz, arazo ekonomikoak eta Hepatitis C-a jasan ondoren.
| Aurrekoa Eddy Merckx |
Frantziako Tourraren irabazlea 1973 |
Ondorengoa Eddy Merckx |
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Luis Ocañaren biografia elmundo.es webgunean
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.