Firuzabad

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Firuzabad

Firuzabad
Ardashir I.aren jauregiaren iwan
Izen ofiziala فيروز آباد
Estatua IranIran
Probintzia Fars
Koordenatuak

28°50′38″N 52°34′15″E / 28.84389°N 52.57083°E / 28.84389; 52.57083Koordenatuak: 28°50′38″N 52°34′15″E / 28.84389°N 52.57083°E / 28.84389; 52.57083

Firuzabad non dagoen adierazten duen Iran-ko/-go/-eko mapa
Firuzabad
Garaiera 1331 m
Biztanleria 58.210 bizt. (2006)

Firuzabad (pertsieraz فيروز آباد , Firouzābād) Iran erdialdean, Fars probintzian dagoen hiri bat da. Shirazetik 115 kilometrora dago.

20 kilometro baino gehiagoko luzera eta 11 kilometroko zabalera duen eta iparraldetik hegoalderanzko bidea egiten duen Khoja ibaiak bustitako haran emankor batean dago. Hiria buztinezko harresi batek eta lubaki batek inguratzen dute.

Egungo hiritik 4 edo 5 kilometro ipar-mendebaldera Ardashir I.aren suzko tenplua bezala ezagutzen den eraikin handi baten eta hiri baten hondakinak daude, eta tenpluaren atzean, ibaiak lautadan sartzeko zeharkatzen duen zintzurreko haitz baten gainean bi sasanidar baxuerliebe daude. Ibaia lautadatik hegoaldeko muturrean dagoen zintzur estu batetik irteten da. Han, irandar istorioaren arabera, Alexandro Handiak, hiria hartzeko ezintasunaren ondorioz, zintzurra zeharkatuz presa bat eraiki zuen, baita, lautadan, hiri hau eta ingurukoak urperatu zituen aintzira bat eraikiz ere. Aintzira III. mendea hasi arte mantendu zen, sasanidar leinuko lehen enperadorea izan zen Ardashir I.ak urtegia suntsitu eta hala lautada askatu zuenean. Gur izena eman zion hiri berri bat eraiki zuen, eta Farsko bost azpibanaketetako baten hiriburu bihurtu zuen. Ardashirren oinordekoetako bat izan zen Firuz edo Peroz I.ak, barrutia, bere izena erabiliz, Firuzabad (Firuzen hiria) bezala berrizendatu zuen, baina hiriaren izena Gur bezala geratu zen Azud ed Dowlehk (949-982) bere egungo izena eman zion arte. Hiriaren izena bertan sarri bizi zelako aldatu zuen, eta Gur izenak "hilobia" ere esan nahi izatea zoritxarreko aipamenen sorrera izan zen; adibidez "Gurrera (hilobia) doan jendea sekula ez da bizirik itzultzen, gure erregea Gurrera, hirira, doa urtean askotan eta oraindik ez da hil.

Egungo barrutiak 20 herri ditu eta arroza eta garia ekoizten ditu.