Florencio Gartzia Goiena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Florencio Gartzia Goiena (Tafalla, 1783 - 1855) euskal legelari eta politikaria zen.

Zuzenbidea ikasi zuen Madril eta Salamancan. 1823an Frantziara ihes egin zuen.

Nafarroako Gorteetan eta Foru Aldundian sindiko; Burgosen fiskal; Gipuzkoan korrejidore; Granadan eta Zaragozan Gobernadore Zibil; Justizia Ministroa eta 1847an Ministro-Kontseiluaren Presidentea izan zen.

Legelari moduan, Kodeketa Biltzar Nagusian parte hartu zuen, 1851eko Espainiako Kode Zibilaren proiektuaren idazle nagusia izanda. Britainiar Eskolaren zalea- batez ere William Blackstonena- eta Cesare Beccariaren ideien aurkakoa, foruak borrokatu eta habeas corpus ezarri zuen.