Fluidoen dinamika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fluidoen dinamika edo fluidoen mekanika fluidoen (gasak eta likidoak) mugimendua eta hauek eratzen dituzten indarrak aztertzen dituen jarraikako medioen mekanikaren adarra da (hau era berean fisikaren adar bat delarik). Fluidoen ezaugarri nagusia esfortzu moztaileak jasateko ahalezintasuna da (forma zehatzik ez izatea eragiten duena). Fluidoa eta berau mugatzen duen inguruaren arteko elkarreraginak ere aztertzen ditu. Fluidoen mekanika guztia oinarritzen den funtsezko hipotesia jarraikako medioaren hipotesia da.

Oinarrizko hipotesiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientziaren adar guztietan bezala, fluidoen mekanikan hauen arabera kontzeptu guztiak garatzen diren hipotesietatik abiatzen da. Bereziki, fluidoen mekanikan fluidoek honako lege hauek egiaztatzen dituztela onartzen da:

Jarraikako medioaren hipotesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraikako medioaren hipotesia fluidoen mekanikaren, eta, orokorrean, jarraikako medioen mekanika guztiaren funtsezko hipotesia da. Hipotesi honetan fluidoa hartzen duen espazioan zehar jarraikakoa dela kontutan hartzen da, eta, beraz, bere egitura molekularra eta honekin lotutako ez jarraikortasun guztiak alde batera utziz. Hipotesi honekin fluidoaren propietateak (dentsitatea, tenperatura etab...) jarraikako funtzioak direla kontutan hartzen da.

Hipotesi honen baliozkotasuna zehazteko moduak molekulen batez besteko bide librea sistema fisikoaren luzera bereizgarriarekin alderatzean datza. Luzera hauen artetik irteten den emaitza Knudsenen zenbakia deitzen da. Zenbaki adimentsional hau 1 baino txikiagoa denean, materiala bera fluidotzat har daiteke (jarraikako medioa). Hala ez bada, materiaren izaera molekularraren ondorio diren efektuak ezin dira alde batera utzi eta mekanika estatistikoa erabili behar da materiaren portaera iragartzeko. Jarraikako medioaren hipotesiak balio ez duen adibideetako bat plasmaren azterketan ikus daiteke.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azterketa esparruak

Fluidoen portaera deskribatzen duten ekuazio matematikoak

Fluido motak

Fluxu motak

Fluidoen propietateak

Zenbaki adimentsionalak

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Fluidoen dinamika