Francisca Pizarro Yupanqui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisca Pizarro Yupanqui

Bizitza
JaiotzaJauja (en) Itzuli1534ko abenduaren 28a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Espainia
HeriotzaTrujillo1598ko maiatzaren 30a (63 urte)
Familia
AitaFrancisco Pizarro
AmaQuispe Sisa
Ezkontidea(k)Hernando Pizarro
Jarduerak

Francisca Pizarro Yupanqui (Jauja, Gaztela Berriko Gobernazioa, Espainiar Inperioa, 1534ko abenduaren 28a - Trujillo, Leongo Extremadura, Espainiako Koroa, 1598) Inka enperadoreen ondorengoa izan zen, Quispe Sisa printzesa inkaren eta Francisco Pizarro konkistatzaile eta markesaren alaba eta Atahualparen arreba izan zen. Egun, Peruko "lehen mestiza" bezala gogoratzen da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diego de Almagrok Pizarro hil zuenean, Francisca Inés Muñozen tutoretzapean geratu zen, hau da, bere izebaren zaintzapean. 1544ean, bere neba hil zenean, Francisca Peruko oinordekorik aberatsa bihurtu zen eta egoera hori baliatuz, Gonzalo Pizarro, bere osabak berarekin ezkontzeko saiakera egin zuen, Francisca 12 urteko haur bat zelarik. Egoeraren berri izan zuenean, Karlos V.ak Pedro de La Gasca bidali zuen ezkontza hori gelditzera eta Francisca Sevillara bidali zuten. 1522an Hernando Pizarrorekin ezkondu zen. Hernando La Motako espetxean zegoenez, borondatezko espetxean bizi izan zen Francisca ere bederatzi urtez, non bost seme-alaba izan zituen, bi bertan hil ziren. Hernando hiltzean, Pedro Arias Dávila Portocarreterorekin ezkondu zen eta Felipe II.aren gortesau egin zen.[1][2]

Literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carmen Sánchez Riscoren La primera mestiza (2023) eleberria Francisca Pizarrori buruzkoa da.[3][4]

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «La tormentosa vida de la hija mestiza de Francisco Pizarro, la mujer que pudo reinar en Perú» Diario ABC 2018-03-22 (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  2. (Gaztelaniaz) «Francisca Pizarro» Real Academia de la Historia (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  3. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. «Entrevista | Francisca Pizarro Yupanqui, la primera mestiza noble de Perú | SER Historia | Audio» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  4. (Gaztelaniaz) «Carmen Sánchez Risco nos presenta La primera mestiza» HOLA 2023-07-08 (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]