Frankizia-jokalari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kobe Bryant sakibaloilaria Los Angeles Lakers taldearekin jokatzen. NBAn egindako karrera osoa Los Angelesko frankizian egin zuen Bryant-ek.

Frankizia-jokalaria terminoa erabiltzen da, batez ere AEBetako kirol profesionalean, izendatzeko jokalari bat bihurtu dena bere taldeko (edo frankiziako) enblema.[1] Europan ere hedatu egin da terminoa beste kirol batzuetan, futbolean esate baterako. Messi, adibidez, frankizia-jokalaritzat jotzen dute askok.[2]

Jeneralean, frankizia-jokalariek horrelako ezaugarriak izaten dituzte:

  • Hainbat urtetarako kontratuak dauzkate, ligako edo euren postuko soldatarik onenak dituztela. Haien kontratuek mugak izan ditzakete jokalaria transferitzeko orduan
  • Taldea haien inguruan eraikitzen dira, halako eran non fitxajeak liderraren osagarri izango diren (Bill Russell)
  • Hedabideentzat haiek dira erreferentzia, jokalari kontsultatuenak eta gehien agertzen direnak (adibidez, Michael Jordan; salbuespena Tim Duncan)
  • Talde edo frankiziaren irudi bihurtzen dira, eta gutxitan transferitzen dira, haien gainbeheran ez bada (Kevin Garnett)
  • Alderantziz, frankizia-jokalariak gutxitan utziko du bere taldea

NBA ligan, Magic Johnson, Larry Bird eta David Robinson jokalariek karrera osoa egin zuten frankizia berean, eta erabat identifikatzen dira Los Angeles Lakers, Boston Celtics eta San Antonio Spurs taldeekin, hurrenez hurren.

Goi mailako jokalarien artean, talde desberdinetan jokatu dutenen artean, hauek aipa daitezke: Shaquille O'Neal eta Kareem Abdul-Jabbar. 2010ean, LeBron James ligako jokalaririk onenetakoak utzi zuenean Cleveland Cavaliers frankizia, Cleveland hirian askok traiziotzat hartu zuten erabakia, eta NBAko zenbait izar ohik duintasungabetzat jo zuten.[3]

NFL ligan (AEBetako Futbol Liga Nazionala) frankizia-jokalariaren estatusa definitzen da batez ere bere soldatagatik, eta horrek aukera ematen dio talde edo frankizia bati mugatzeko izarrak taldez aldatzeko duen eskubidea. NBAn, aldiz, estatus hori informala da, prentsak emana, eta ez du baliorik kontratuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Wikiwix's cache» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
  2. (Ingelesez) Pettigrove, Jason. «Is Barcelona's Lionel Messi Worth $84M Per Year?» Forbes (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
  3. (Ingelesez) «Jordan: LeBron's joining Heat reflects new era» ESPN.com 2010-07-19 (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]