Kobe Bryant

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kobe Bryant
Kobe Bryant
Datu pertsonalak
Izen osoa Kobe Bean Bryant
Ezizena "Black Mamba", "KB24"
Jaio 1978ko abuztuaren 23an
Philadelphia (Pennsylvania Ameriketako Estatu Batuak)
Garaiera 1,98 m
Pisua 93 kg.
Ibilbidea
Institutua Lower Merion (Philadelphia, Pennsylvania Ameriketako Estatu Batuak)
Draft NBA 1. txandan 13. postuan, 1996ko NBAko Draft-en, Charlotte Hornets
Kluba Los Angeles Lakers
Liga NBA
Posizioa Hegalekoa
Lorpenak
Naismith Prep Player of the Year Award (1996)
3 NBAko txapelketa (2000, 2001 eta 2002)
2 NBAko All-Star partidako Jokalari Baliotsuenaren Saria
9 aldiz NBAko All-Star izan da
8 aldiz NBAko bostekorik onenean
6 aldiz NBAko bosteko defentsiborik onenean
Slam Dunk txapelketaren txapelduna 1997an


Kobe Bean Bryant, Philadelphian 1978ko abuztuaren 23an jaioa, NBAko Los Angeles Lakers taldean jokatzen duen saskibaloi jokalari estatubatuetar bat da. Bere aita Joe "Jellybean" Bryant da, Philadelphia 76ers taldeko jokalari ohia dena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bryant Philadelphian, Pennsylvanian, jaio zen, Joe eta Pam Bryant-en seme gazteena izanda. Bi arreba nagusi dauzka: Shaya y Sharia.

Bryant-ek sei urte zeuzkalarik, aitak NBA utzi eta familiarekin Italiara joan zen, non profesionalki saskibaloian joango zen. Bryant umea hango bizimodura ohitu zen eta italieraz erraz hitz egitea lortu zuen. Txikitan futbolean ikasi zuen eta AC Milan zuen talderik gogokoena; hori gutxi balitz, Italiatik irten ez balitz futbolaria litzatekeela esan zuen saskibaloilariak. Bryant FC Barcelona, Ronaldinho eta Frank Rijkaard-en zale amorratua da.

1991n Bryant Estatu Batuetara itzuli eta Philadelphiako Lower Merion Institutuan ikasten zuen, non izugarrizko ibilbideagatik eskerron nazionala irabazi zuen. Bryant institutuaren historian saskiratzailerik onena izan zen 2.883 punturekin, Wilt Chamberlain-en marka (2.359 puntu) gaindituz eta Carlin Warley-ena (2.441 puntu) ere bai. 'Senior' urtean USA Today-k eta Parade Magazine-k doatu zuten Naismith Prep Player of the Year Award sariarekin McDonald's All-America Team-en sartzearekin. Denboraldi hartan batez besteko lorpenak 30.8 puntu, 12 errebote, 6.5 pase eta 3.8 tapoi ziren, Lower Merion Class AAAA estatuko titulura bultzatuz 31 eta 2 rekordarekin. Marple Newtow taldearen aurka bere partidurik onena lortu zuen 50 punturekin.

Distiratu ondoren, NBAra jauztea eta Draft-en aurkeztea erabaki zuen Bryantek. Unibertsitatera joatea ebaztekotan, Duke Unibertsitatea aukeratuko zuen.

NBAko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996-1999: Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996ko Draft-en Charlotte Hornets-ek hautatu zuen 13. postuan. Jerry West orduko Lakers-en 'general manager-ek' Kobe-ren sakibaloiko potentziala eta gaitasunak ikusi zituen 'campus pre-draft-etan'. Draft egokitu eta berehala, Hornets-ekin barik Lakers-ekin jokatu nahi zuela nabarmendu zuen Bryant-ek. Hamabost egunen buruan, West-ek taldez aldatu zuen Vlade Divac pibot titularra Hornets-era Bryant gaztearen truke.

Lehenbiziko denboraldian ez zuen asko jokatu, 7.6 puntu, 7.6 puntu, 1.9 errebote, 1.3 pase eta 15.5 minutu batez beste lortu zituelarik 71 partidutan -berauekotako 6tan titularra izanda-. 11.3 puntu lortu zituen 'denboraldi erregularreko' azken 13 partiduetan; eta 20 minutu baino gehiagoz jokatutako 26 partiduetan, 12.4 puntu. All-Star Weekend-en izarretako bat izan zen, lehenik 31 puntu Schick Rookie Game-en lortuz, eta gero Slam Dunk Txapelketa irabaziz 50 puntuetako 49 lortuta.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kobe Bryant Aldatu lotura Wikidatan