Frederiko-Gilen III.a Prusiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frederiko-Gilen III.a Prusiakoa
Frederiko-Gilen III.a Prusiakoa

1797ko azaroaren 16a – 1840ko ekainaren 7a
Aurrekoa Frederiko Gilen II.a Prusiakoa
Ondorengoa Frederiko Gilen IV.a Prusiakoa
Dinastia Hohenzollern

Jaiotza 1770eko abuztuaren 3a
Flag of the Kingdom of Prussia (1750-1801).svg Potsdam, Prusia
Heriotza 1840ko ekainaren 7a
Flag of the Kingdom of Prussia (1750-1801).svg Berlin, Prusia
Ezkontidea Luisa Mecklenburg-Strelitzekoa
Auguste von Harrach (Ezkontza morganatikoa)
Senideak Aita: Frederiko Gilen II.a Prusiakoa
Ama: Frederika Luisa Hessen-Darmstadtekoa
Erlijioa Kalbinista
Wappen Preußen.png

Frederiko-Gilen III.a Prusiakoa (Potsdam, 1770eko abuztuaren 3a - Berlin, 1840ko ekainaren 7a) 1797tik 1840ra bitarteko urteetan Prusiako erregea izan zen.

Frederiko-Gilen II.aren semea eta ondorengoa izan zen. 1793an, Mecklemburg-Strelitzeko Luisarekin ezkondu zen. 1810ean alargundu zen, eta Augusta Harrach kondesarekin ezkondu zen 1824an. Rhineko konfederazioaren sorrerak kezkatuta, eta Hannover bereganatu ez zuenez gero, Alexandro tsarrak Frantziaren kontrako gerrara eraman zuen 1806an. Napoleonek Jenan eta Auerstädten zapaldu zuen Prusia eta, frantsesak Berlinen sarturik, Prusiak bere lurraldeen erdiak galdu zituen Tilsiteko hitzarmenaren ondorioz. Berlingo Unibertsitatea 1809an sortu zuen. 1815ean, Vienako Batzarrari esker, lehengo lurrez gainera, Rhin aldea eskuratu zuen Prusiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frederiko-Gilen III.a Prusiakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Frederiko Gilen II.a Prusiakoa
Prusiako erregea
1797 - 1840
Ondorengoa
Frederiko Gilen IV.a Prusiakoa