Fredrik Ruysch
Wikipedia(e)tik
Fredrik Ruysch (Haga, Herbehereak, 1638 - Amsterdam, Herbehereak, 1731) holandar sendagilea izan zen.
[aldatu] Biografia
Anatomia irakasle izan zen Amsterdamen (1666). Gorpuen usteltzea eragozteko sistema aurkitu zuen. Landareen egitura aztertu zuen, eta bere izena duen mintza eta hodia deskribatu zituen. Idatzi zituen lan batzuk: Dilucidatio valvularum in vasis lymphaticis et lacteis (1665), Thesauri anatomici decem (1691).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.