Freezerren Indar Bereziak
| Freezerren Indar Bereziak | ||
|---|---|---|
| ギニュー特戦隊 edo Ginyū Tokusentai | ||
| Jatorria | Mangan | |
| Lehen agerraldia | 23. liburukia, 265. atala (manga) Dragoi Bola Zko 58. atala (animea) |
|
| Arraza | Ezezaguna (anitzak) | |
| Senideak |
|
|
Freezerren Indar Bereziak edo Ginyu-ren Indar Breziak (jatorrizko japonieraz ギニュー特戦隊 Ginyū Tokusentai) Dragoi Bola anime eta mangako pertsonai batzuk dira, Freezer-en menpe dauden gerlari boteretsuak.
Freezer Namek planetako Dragoi Bolak biltzeko problemak zituen, Vegeta, Gohan eta Krilin-en etenaldien erruz, ondorioz etsaiak menderatu eta lapurturiko Dragoi bolak bueltatuko zituen espazioko indar bereziak deitzea erabaki zuen. Hauek Yardrat Planetara zihoazen, eta Namek planetara heltzean etsaiak aurkitu zituzten Polunga dragoia inbokatu baino lehen. Ginyu Kapitaina alde egin zuen Dragoi Bolekin batera eta besteak zozketa egin zuten ea ze arerioen kontra burrukatu behar zuten jakiteko.
Eduki-taula |
[aldatu] Taldekideak
[aldatu] Ginyu Kapitaina
| Ginyu Kapitaina | ||
|---|---|---|
| ギニュー | ||
| Sexua | Gizonezkoa | |
| Jatorria | Mangan | |
| Lehen agerraldia | 23. liburukia, 265. atala (manga) Dragoi Bola Zko 58. atala (animea) |
|
| Arraza | Ezezaguna | |
| Teknikak | ||
Ginyu Kapitaina edo Ginew (jatorrizko japonieraz ギニュー) Freezer-en aginduetara dagoen gerlaria da. Bere izena japonieraz ( Gyūnyū 牛乳 ) esne hitzaren deformazio batetik dator. Indar berezien buruzagia eta 5 gerlarietatik indartsuena da.
Ginyu Dragoi bolak Freezer-engana eramatea erabaki zuen eta bere gerlariak gerlariak akabatu zitzaten utzi zuen. Bere gerlari guztiak Son Goku-ren aurrean lurra jo zutenean, Ginyu bere aurka lehiatzea erabaki zuen. Burruka aurrera igaro eñean, Goku bera baino askoz indartsuagoa zela konturatu zen eta beraien gorputzak aldatzea erabaki zuen. Goku-ren gorputzarekin, Ginyu Freezer-en espazio-ontzira joan eta Krilin, Gohan eta geroago Vegeta-ren aurka borrokatu zen. Goku-ren gorputza ondo erabiltzen ez zekienez, Vegetak Ginyu garaitu zuen. Orduan Ginyu berriz ere gorputz aldaketa teknika Vegeta-rekin egitea erabaki zuen, baina Goku erdian jarri eta bere jatorrizko gorputzera itzuli zen. Bere gorputz normalarekin Vegeta-ren kontra lehiatu zen berriz, berriro menperatua izanez. Ginyu bere teknika berriz ere erabili zuen, baina Goku alboan zeukan igela jaurtiki zion erdian jarriz, ondorioz, Ginyu namektar igel baten gorputzarekin bukatu zuen.
Animean, Ginyu, namektar igelaren gorputzean, Bulma-k aurkitzen du eta animaliak hitz-egiteko gaitasuna ematen zuen makina batekin bidez, gorputzak berriz ere trukatu zituzten, baina beranduago normaltasunera itzuli ziren trukaketa Satan Txikirekin errepikatzen saiatu zuenean. Ginyu-ren gorputza (igelaren arimarekin barruan) Lurrera garraiatua izan zen Polunga dragoiari desioaren ondorioz.
Bere bukaera oraindik misterio bat da, dakigun bakarra Lurrera joan zela Polunga onartutako desioaren ondorioz eta Namek planeta eztanda egitean hil ez zela, baina ondoren ez dago berri gehiago hari buruz, Arte Martzialen 25. Mundu Txapelketan laburki agertzen da Goku Lurrera egun baterako bueltatzen denean, dirudienez Boo Ahaltsuaren sagan hil zen, baian ez dakigu azken honek egindako sarraskiaren ondorioz edo Lurra eztanda egitean. Hala ere saga honetako atal batean, Ginyu-ren arima ikus dezakegu beste munduan Yama ateetan ilaran jarrita.
120.000 unitateko indarra dauka.
[aldatu] Rikum
| Rikum | ||
|---|---|---|
| リクーム edo Rikūmu | ||
| Sexua | Gizonezkoa | |
| Jatorria | Mangan | |
| Lehen agerraldia | 23. liburukia, 265. atala (manga) Dragoi Bola Zko 58. atala (animea) |
|
| Arraza | Ezezaguna | |
| Teknikak | ||
Rikum (jatorrizko japonieraz リクーム Rikūmu) gizaki itxurako estralurtar altu eta gihartsua da. Bere izena ingeleseko Cream (jatorrizko japonieraz クリーム Kurīmu ) Krema hitzetik dator.
Rikum burrukatzen bigarrena izan zen, zozketan Vegeta-ren aurka tokatu baitzitzaion. Vegetak Gurd traizioz erail zuenean, Rikum-i ez zitzaion inongo pena sentimendurik sumatu, bere taldekideengandik axola gehiegi ez zuela demostratuz. Rikum Vegeta zailtasun handiz menperatu zuen, eta ondoren Krilin eta Gohan. Hala ere Goku heltzean ez zen haren arerio izeko gai, Goku-k konorte gabe utzi zuen baina geroago Vegeta ki-sorta batekin hil zuen.
Animean Kaito beste munduan erabili zuen hildako Yamcha-rentzako entrenamendu bezala, azken honek irabazi eta infernura bidali zuelarik. Rikum 762.-ko Abenduaren 24an hil zen.
Bere indarra 65.000 unitatekoa da, indar berezien arteko bigarren indartsuena izanik.
[aldatu] Butter
| Butter | ||
|---|---|---|
| Sexua | Gizonezkoa | |
| Jatorria | Mangan | |
| Lehen agerraldia | 23. liburukia, 265. atala (manga) Dragoi Bola Zko 58. atala (animea) |
|
| Arraza | Ezezaguna | |
| Teknikak | ||
Indar berezien gerlari hau unibertsoko azkarrena deitzen dio bere buruari, hala ere ez da gai ez Ginyu ez Freezer-en abiadurara iristeko. Geroago Goku-ren abiadura erdiesteko gai ez dela ere konturatuko da. Butter-i ez zitzaion inongo borroketan parte hartzea tokatu, eta Jheese-rekin batera borroken ikusle izan ziren. Baina geroago Goku-ren etorrerarekin, Rikum errazki garaitu zuena, Burter Jhesse-rekin batera serioski borrokatzeko beharra izan zuen. Borrokaren erdian, Goku Butter baino azkarrago eta indartsuagoa zela frogatu zion, eta bi kolpez menperatu zuen. Hala ere Burter ez zegoen hila, konortea galdu zuen besterik ez, baina Vegetak lepoan emandako belaunkada baten bidez akabatu zuen.
Animean hil ondoren beste mundura bidali zuten baina Ten Shin Han-ek garaitu zuen, Infernura bidaliz. Butter 762.-ko Abenduaren 24an hil zen.
50.000 unitateko indarra du.
[aldatu] Jheese
| Jheese | ||
|---|---|---|
| ジース edo Jīsu | ||
| Sexua | Gizonezkoa | |
| Jatorria | Mangan | |
| Lehen agerraldia | 23. liburukia, 265. atala (manga) Dragoi Bola Zko 58. atala (animea) |
|
| Arraza | Ezezaguna | |
| Teknikak | ||
Jheese edo Jeese (jatorrizko japonieraz ジース Jīsu) gorputza gorri koloreko eta ile zuri luzeko Indar berezien parte den estralurtarra da, bere izena ingeleseko Cheese (jatorrizko japonieraz チーズ Chīzu ) gazta hitzetik dator.
Jhesse-ri ez zitzaion zozketan inoren auka burrukatzea tokatu, Burter-ekin batera burruken ikusle izanik. Goku-ren etorreraren ostean, Jheese serioko borrokatzeko beharra izan zuen Burter-en alboan Rikum garaitua izan zenean. Goku-k biak errazki garaitu zituen, baina Jheese bizirik irten zen eta gertaturiko guztia Ginyu Kapitainari esatera joan zen. Jheese Ginyu garaituaren ikusle izan zen eta ondorengo Goku-rekin egindako gorputz aldaketarena. Freezer-en espazio-ontzira bueltatzean, indarberritutako Vegeta-rekin topo egin zuen eta azken honek jaurtitutako ki indar-kolpe batengandik hil zen.
Animean Infernura bidalia izan zen Butter-ekin batera Ten Shin Han-ek beste munduan garaitu zituenean. Jheese 762.-ko Abenduaren 24an hil zen.
62.500 unitateko indarra dauka.
[aldatu] Gurdo
| Gurd | ||
|---|---|---|
| グルド edo Gurudo | ||
| Sexua | Gizonezkoa | |
| Jatorria | Mangan | |
| Lehen agerraldia | 23. liburukia, 265. atala (manga) Dragoi Bola Zko 58. atala (animea) |
|
| Arraza | Ezezaguna | |
| Teknikak |
|
|
Gurdo (jatorrizko japonieraz グルド Gurudo) lau begiko estralurtar txiki eta berdea da. Oso indartsua ez den arren, botere mental desberdinak ditu, haien artean era mugatuan denbora kontrolatzeko gaitasuna aipatzekoa izanik. Bere izena ingeleseko Yogurt (jatorrizko japonieraz ヨーグルト Yōguruto) Jogurt hitzetik dator.
Bere indarra ezin da inolaz ere beste Indar berezietako gerlariekin konparatu, askoz ahulago baita. Askok nahasiak daude ez baitute ulertzen zergatik dagoen Freezer-en indar berezietan. Zurrumurru baten arabera, ondoren egia dena deskubritzen dena, gerlari honek denbora gelditzeko gaitasuna du, beste botere magikoen artean. Gurdo lehenengoa izan zen burrukatzen, zozketan Gohan eta Krilin-en aurka tokatu baitzitzaion. Borrokaren hasieran Gurdo bere arerioen indar handiaz txundituta gelditu zen. Hala ere, Gurdo-kek saihestea lortu zuen denbora geldiaraziz, arnasari eusten zion bitartean, momentu horretan bi gerlariak hiltzeko zorian egon zen, baina bapatean Vegeta agertu eta kolpe bakar batez burua moztu zion (animean Vegetak jaurtitutako izpi batengandik izan zen). Nahizta buru gabe egon, Gurdo-k Vegeta insultatu eta iraindu zuen, garbi jokatu ez zuelakoan. Vegeta-ren ki bolada batek suntsitua izan baino lehen, horrelako "tximino" batengandik menperatua izateari buruz kexatu zen.
Animean hil ostean beste mundura abiatu zen beste Indar bereziko gerlariekin, baina Chaoz-ek menperatu eta Infernura bidali zuen. Gurdo-k 762.-ko Abenduaren 24an hil zen.
10.000 unitateko indarra dauka.