Satan Txiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Satan Txiki
ピッコロ edo Pikkoro
Sexua Gizonezkoa
Jaiotze data 753ko maiatzaren 9a
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia Manga: 14. liburukia, 161. atala
Animea: Dragoi Bolako 122. atala
Arraza Namektarra
Beste izen batzuk Satan Bihotz Txiki, Satanko, Gazte (23. Arte Martzialen Txapelketan)
Garrantzia
  • Etsaia (Dragoi Bolan)
  • Lehen mailako pertsonaia (Dragoi Bola Zn)
Senideak
Teknikak
Ahotsa Japonia Toshio Furukawa
Euskal Herria Miel Apaolaza

Satan Bihotz Txiki, Satan Txiki edo Satanko (jatorrizko japonieraz ピッコロ edo Pikkoro ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Bere aita bezala (Satan Bihotz Txiki) Ahalguztidunarekin lotuta dago: bietako bat hiltzen bada, bestea ere hiltzen da, azken finean pertsona berbera baitira. Satan Txiki Ahalguztidunaren zati gaiztoaren pertsonifikazioa da. Ez da bere aita bezain gaiztoa baina bai askoz indartsuagoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Haurtzaroa eta gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

'Satan Txiki, Satan Bihotz Txikik sortutako izakia da, Son Gokuren aurkako borrokan galdu ostean. Bere lehen 3 urteetan oso azkar garatu zen, Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketan nerabe bezala agertuz.

Gazte (jatorrizko japonieraz マジュニア edo Majunia ?, berez ingelesezko Ma Junior da japonierazko ahoskera mugatuan eta seme txarra edo txarraren semea) izenarekin sartu zen txapelketan bere aita mendekatzeko. Azken fasean bere lehen borroka Krilinen aurka izan zen. Gokuren aholkuei jarraituz indar guztiz hasi zen borrokan baina Satankoren indarra ikusita, etsi egin behar izan zuen. Bigarren borrokan Shenen aurka borrokatu zen. Shenen gorputzean Ahalguztiduna zegoen sartuta, Satan Txiki Mafuba bidez botilan gatibu sartu nahian parte hartu zuen, baina honek aurka egiteko teknika ikasi eta Ahalguztiduna sartu zuen botilan. Finalean Gokurekin izan zuen borroka. Honek lortu zuen Satanko zelaitik botatzea borroka gogor baten ostean. Biek larriki zaurituta amaitu zuten. Yagik ekarritako Indaba Miragarri bana hartu ostean Satankok itzultzeko mehatxua egin zuen.

Espazioko Gerlarien erasoa eta Namekeko borroka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raditz Lurrera iritsi zenean indar handienaren bila hasi zen eta Satan Txikirekin egin zuen topo. Honek erasoa jo zion baina hala ere ez zion ezertxo ere egin. Raditzek ordea beste indar handiago bat aurkitu eta haren bila abiatu zen, hau Son Goku zen. Gero Satan Txiki eta Goku Raditzi aurre egiteko elkartu ziren baina honen indarra biena baino handiagoa zela ikusita Gokuk bere burua sakrifikatu zuen. Raditz atzetik heldu eta Satankok Tximista Galgarriaren bidez biak zulatu zituen, biak akabatuz.

Satankok Son Gohan hartu zuen entrenatzeko Vegeta eta Nappa Lurrera iristeko falta zen urtebetean, eta konturatu gabe txikitxoaren laguna bilakatu zen. Raditzen lagunak iritsi zirenean Krilin, Chaoz, Ten Shin Han eta Yamcharekin batu zen baina Nappak akabatu zuen Gohan babesten zuen bitartean. Ondorioz, Ahalguztiduna ere hil zen eta Dragoi Bolak desagertu ziren. Esan beharra dago Espazioko Gerlariei esker jakin zutela Satan Txiki eta Ahalguztiduna izatez Namektarrak zirela. Entrenamendu eta borrokaldi hau mugarri izan ziren Satankoren jarreran. izan ere, Ahalguztidunak azaldu zuenez, Raditz hiltzean infernura pasa zen baina Satan Txiki ez.

Beste Munduan egin zuen egonaldian Kaitorekin entrenatu zen Namekeko Dragoi Bolekin berpiztua zen arte. Nameken Nailekin fusionatu eta Freezerren aurka borrokatu zen bere bigarren forman. Arazo handirik gabe garaitu zuen eraldaketa honetan, baina Freezer berriz ere eraldatu eta berehala menderatu zuen Satan Txiki.

Geroago Gokuren Indar Unibertsalaren erasotik Freezer bizirik ateratzean, Goku babestearren larriki zaurituta geratu zen. Ondoren Gohanek berarekin eraman zuen espazio-ontzira Lurrera itzultzeko baina azkenean Shenronek eramango zuen Lurrera Gohan eta besteekin batera.

Ziborren etorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geroago, Ziborren sagan, Vegeta, Krilin eta Trunksekin batera garaitua izan zen eta Ahalguztidunaren Jauregira abiatu ziren berarekin fusionatzeko berriz ere. Honela Super Saiya bati irabazteko gai zen eta baita Lurreko edozein txoko ikusteko ere, Jainkoarekin fusionatu baitzen. Honela detektatu zuen Cellen etorrera Trunksen denboraren makinan. Cell Hiri bateko biztanleak erasotzen ari zen bere energia gehitzeko. Egoera honetan Satan Txikik erraz irabazi zion Celli. Ondorioz, berehala alde egin zuen Zibor 17 eta Zibor 18 zurrupatzeko. Honek zekarren arriskuaz konturatuta, Satankok ziborrak erasotzea erabaki zuen. 17. Zenbakiarekin borrokan hasi zen, indarrez pare-parean aurkitzen ziren biak . Borrokaren ondorioz, biak txikituta eta nekatuta zeudela, Cellek Satanko garaitu eta Zibor 17 xurgatu zuen. Gokuk Satan Txiki jaso eta jauregira eraman zuen Karinen Indaba Miragarriekin sendatzeko.

17rekin izandako borrokaren ostean Satanko bigarren mailako pertsonaia bilakatu zen, nahiz eta Cellen aurkako borrokaren amaieran agerpen txiki bat egin zuen.

Boo Ahaltsua esnatzen denekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Martzialen 25. Mundu Txapelketan parte hartzeko Goku beste mundutik etorriko zela jakitean Satankok ere izena eman zuen baina Shinek kanporatu egin zuen. Boo Ahaltsuaren berri jakitean Goku eta lagunekin abiatu zen Babidiren ontzira eta hemen Dabrak harri bihurtu zuen. Hau hiltzean berriz ere bere betiko itxurara itzuli zen, nahiz eta bere gorputza guztiz zatitua egon. Boo Ahaltsua esnatzean Babidi magoa akabatzeko puntu-puntuan egon zen baina Vegetak bere burua deuseztu aurretik alde egin behar izan zuen. Gero Goku Super Saiya 3 eta Booren arteko borrokaren ondorioz Gokuk espero baino lehenago utzi behar izan zuen Lurra. Egoera horretan Satankok Bateraketa teknika ikasi eta Son Goten eta Trunksi irakatsi behar izan zien, emaitza oso honekin. Gotrunks eta Satan Txiki Denbora eta Espazioaren gelan sartu ziren Booren aurka borrokatzeko. Honek, gelatik irten ondoren, gauzak gaizki ikusi zituenean Gotrunks Super Saiya 3 egoeran eta Satanko irentsi zituen (Satanko ez bere indarragatik bakarrik, baita bere adimenagatik ere). Geroago atera zituzten deabruaren gorputzetik, baina Lurraren leherketarekin batera hil egin zen. Beranduago Namekeko Dragoi Bolekin berpiztu eta Gokuri Energi Bola osatzen lagundu zion. Honekin Boo Ahaltsua menderatu zuten.

Dragoi Bola GTn[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrak bizi duen egoera larria ikusi eta Goten eta Gohanen arteko borrokan sartu zen. Gohanek ordea, Umek hartuta, Kame Hame Ha batez menderatu zuen Satan Txiki. Txakur bat eta haur bat salbatu ostean hirugarren aldiz hil zen. Pilaf eta Umek Dragoi Bola Beltzak desagertzeko egindako eskariaren ondorioz Satanko Lurraren leherletarekin batera hil zen.

Geroago, beste munduan infernura bidal zezatela eskatu zuen Gokuri bertatik ateratzen laguntzeko, eta beste inor ez zela ateratzen ziurtatzeko Zibor 17 berriak egin zuen bezala. Honela Satanko infernuko zaindari bilakatu zen.

Z eta GT gerlari garrantzitsu eta indartsuenetako bat bezala har daiteke Goku, Vegeta eta Oobek bakarrik mendera baitzezaketen. Dragoi Bola GTren amaieran infernuko zaindari indartsuenetakoa bezala ageri zen. Han entrenatzen eta bere burua gainditzen jarraitu zuen indar maila oso altu bat lortu arte. Seriearen amaieran infernuko menderakaitzenak erraz asko menderatzen agertu zen. Satan Txikiren indarra Goku edo Vegeta bezalako gerlari baten Super Saiya 2 mailatik askoz gorago zegoen Boo Ahaltsuaren sagan, baina Super Saiya 3 baten indarra izatera ez zen iritsi.

Beste agerpen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo-jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Satan Txiki Dragoi Bolako bideo-joko askotan agertu da pertsonaia moduan. Horietako batzuk dira Super Butoden, Dragon Ball Z: Budokai, Battle Stadium D.O.N., Jump Super Stars edo Dragon Ball Z: Budokai Tenkaichi saga.

Crossover-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Satan Txiki Cross Epoch istorioan agerraldi txiki bat du. Hau Akira Toriyama eta Eiichiro Odak idatzitako atal bakarreko istorio motza da. One Piece eta Dragoi Bolako beste zenbait pertsonaiarekin ageri da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]