Son Goku

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
書.svg
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Son Goku
孫 悟空
Sexua Gizonezkoa
Jaiotze data 737. urtea
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 1. liburukia, 1. atala (manga)
Dragoi Bolako 1. atala (animea)
Arraza Saiya
Senideak
Teknikak
Eraldaketak
  • Ōzaru (Gorila erraldoi)
  • Giji Super Saiya
  • Super Saiya
  • Super Saiya Dai Ni Dankai
  • Super Saiya Dai San Kai
  • Super Saiya Full Power
  • Super Saiya 2
  • Super Saiya 3
  • Super Ōzaru
  • Super Saiya 4
Ahotsa Japonia Masako Nozawa
Euskal Herria Xebe Atencia (DB)
Euskal Herria Joseba Etxebarria (DBZ)
Euskal Herria Eba Ojanguren (DB GT)

Son Goku (jatorrizko japonieraz 孫 悟空 ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia nagusia da. Izen hau Mendebaldera Bidaia literatura klasiko txinatarreko nobelako Sun Wukong pertsonaiaren izenetik dator. Goku Vegeta planetako desagerpenetik bizirik iraun zuen. Bere saiya izena, euskal bikoizketan emandakoa, Katxalot da (jatorrizko japonieraz カカロット edo Kakarotto), ingelesezko carrot (japonieraz キャロット edo Kyaroto) hitzaren eraldaketa da, honen esanahia azenario delarik.


Idi Deabru
 
 
Son Gohan
 
 
Bardock
 
 
 
 
 
 
adopziozko
aitona =>
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Chichi
 
 
 
 
 
Son Goku
 
Raditz
 
Satan Jauna
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Son Goten
 
Son Gohan
 
 
 
 
 
 
 
Videl
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Pan
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Son Goku Jr.
 
 
 
 
 


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bulma ezagutu baino lehen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katxalot Bardocken semea da eta 737an jaio zen. Lur planetara bidalia izan zen Freezerrek Vegeta planeta suntsitu baino une batzuk lehenago. Katxaloten zeregina Lurra konkistatzea zen.

Lurrera iritsi zenean Son Gohan izeneko agure batek mendian aurkitu eta ilobatzat hartu zuen. Honek Son Goku izena jarri zion. Hasieran Goku haur basatia zen, arazoak izan zituelarik bere heziketan. Behin Gokuk buruan kolpe gogor bat hartu zuen oroimena galduz eta Katxaloten eginbeharra ahaztuz, hemendik aurrera mutiko alai eta baketsua bihurtu zen. Horrela aitonak arte martzialak irakatsi zizkion, betiere modu egokian erabiltzeko esanez. Gokuk 10 urte zituela, gau batean pixa egitera irten zen basora, Ilargi betea ikustean gorila erraldoi bihurtu zen eta bere aitona hil zuen. Son Gokuk ez zuen jakin berak Son Gohan hil zuela. Honen ondoren 4 izarreko bolaren eta Makila Miragarriaren jabea bihurtu zen.

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Son Gokuk 12 urte zituela (nahiz eta berak 14 urte zituela uste) Bulma izeneko neskatxa ezagutzen du eta biok batera Dragoi Bolak bilatzen hasten dira. Hasierako zati honetan bilau ugarirekin topatzen dira, adibidez Oolong, Yamcha eta Puar edo Pilaf (azken hau kenduta besteak Gokuren lagunak bihurtuko ziren). Gainera beste lagun batzuk ere egin zituen: itsas dortoka, Iratxo Dortoka edo Chichi. Lehen abentura honetan Iratxo Dortokak itsa dortokari laguntzeagatik Kinton lainoa oparitu zion, eta maisuari ikusitako Kame Hame Ha teknika ikasi zuen.

Shenron dragoia ikusi eta Dragoi Bolak berriz sakabanatzean, Son Goku Iratxo Dortokarekin entrenatzera joan zen. Entrenamenduan Krilin (Iratxo Dortokaren beste ikasle bat) eta Lunch (izaeraz eta itxuraz aldatzen zuen neska) ezagutu zituen. Hilabete batzuk entrenatzen egon ondoren bi ikasleak Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketan parte hartu zuten. Giran eta Nam garaitu ostean, Goku finaleraino heldu zen, borrokaldi luze baten ondoren Jackie Chunen aurka galdu zuen.

Honen ondoren Gokuk haurtzarako abenturarik handietan biziko zuen, oraingoan Zapi Gorridun Armadari aurre egin beharko zion. Hauek Dragoi Bolen bila zebiltzaten, eta protagonistak bere aitonak utzitako 4 izarreko bolaren bila zebilen. Abentura honetan Upa eta Bora ezagutu zituen, baita Karin maisua ere, berarekin 3 egunez entrenatu zelarik. Silver Koronela, White Jenerala eta Tao Pai Pai garaitu zituen, gero Zapi Gorridun Armada osoa desegiteko erabakia hartu zuen. Izan ere Tao Pai Paik Uparen aita hil zuen eta hau berpizteko asmoa zuen Dragoi Bolak erabiliz.

Behin Zapi Gorridun Armada garaitu zuela 6 bala bildu zituen, baina 7.a ez zen Dragoi Radarrean agertzen. Arazo honi konponbidea emateko Goku Baba Igarlearengana jo zuen, Krilin, Yamcha, Puar eta Uparen laguntzarekin. Babaren zerbitzuak eskuratzeko arte martzial txapelketa batean parte hartu behar izan zuten, bertan 5 arerio garaitu behar izan zutelarik. Son Gokuk azken 3 borrokariak garaitu zituen, horien artean bere aitona Son Gohan egonik. Babak bazekien Goku beregana joko zuela eta Son Gohani bizidunen mundura 24 orduz itzultzeko aukera eman zion. Babak azken Dragoi Bola non zegoen esan zion Son Gokuri, horrela Bora berpiztu zuelarik.

Nerabezaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte batzuetan munduan zehar bidaitu eta entrenatu ondoren 753. urtean Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketa hasi zen. Bertan Goku eta bere lagun guztiak berriz elkartu ziren. Berriz ere finalera heldu zen Panputt eta bere lagun Krilin garaitu ondoren. Borroka gogor baten ondoren eta oso gutxigatik izan bazen ere, finala Ten Shin Hanen aurka galdu zuen.

Azken txapelketa bukatu zen gauean bertan Krilin, Gokuren lagunik onena, Satan Bihotz Txikiren morroi baten eskuetan hil zen. Son Goku erabat sututa honen atzetik abiatu zen bere laguna mendekatzeko asmoarekin, baina morroiarekin ez zuen zereginik izan. Satan Bihotz Txiki garaitzeko aukera bakarra Karin maisuarengana jotzea izan zen, benetako Ur Santua edanez indar izugarria irabaziz. Horrela, nahiz eta Satanek betiko gaztetasuna eskuratu, garaipena lortu zuen eta munduaren salbatzailea bilakatu zen.

Zauriak sendatu ondoren Goku Ahalguztidunaren jauregira igotzen da Makila Miragarria erabiliz. Bera helburua Shenron dragoia berpizteko eskatzea zen, horrela bere lagun Krilin, Iratxo Dortoka eta Chaoz berpizteko. Shenron berpiztearen ordainetan Son Goku Ahalguztidunarenkin eta Popo jaunarekin 3 urtez entrenatu beharko zuen etorkizuneko mehatxua aurrikusiz.

Helduaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

756. urtean Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketa hasi zen. Son Gokuk ere parte hartu zuen, bere lagun guztiak berriz ere ikusiz. Ez zuen arazorik izan aurre-kaporaketak gainditzeko. Final laurdenetan neska ezezagun baten aurka irabazi zuen, gero jakin zen neska hau Chichi zela. Final erdietan Ten Shin Hani irabazi zion, azkenik finalean Gazteren aurka borrokatuz. Azken aurkari hau Satan Txiki zen, Santan Bihotz Txikiren semea. Borrokaldi luze eta gogor baten ondoren Gokuk irabazi zuen, lehen aldiz munduko txapeldun izendatu zen. Son Gokuk Satan Txiki joan zedin utzi zuen, etorkizunean bere aurka berriz borrokatzeko asmoz. Txapelketaren bukaeran Goku eta Chichi ezkondu egin ziren.

Jatorriaren ezagupena: espazioko gerlatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Satan Txikirekin izandako borrokatik 5 urtera espaziotik mehatxu berri bat heldu zen. Hau Raditz saiya edo espazioko gerlaria zen, Son Gokuren anaia. Raditz Katxalotek bere konkista ondo burutu zuela ziurtatzera joan zen, bere harridurarako misioa ez zen bete. Raditzek Son Gohan bahitu zuen, Gokuren eta Chichiren 4 urteko semea. Son Goku Satan Txikirekin elkartzea beste irtenbiderik ez zuen izan, Raditz indartsuegia baitzen. Hiruren arteko borroka bortitz baten ostean, Gokuk Raditz heltzen zegoen bitartean Satan Txikik bere teknika berria erabiliz biak hil zituen. Mehatxu berri hau ezabatu zutela uste zuten, baina Raditzek beste arrisku bat iragarri zuen: bere bi senide, bera baino askoz indartsuagoak, urte baten buruan Lurrera joango ziren. Hauei aurre egiteko Son Goku beste munduan entrenatu zen, suge-bidearen beste erpinean bizi zen Kaito jainkoarekin. Honek Kaitoren eraso eta Indar unibertsala teknikak irakatsi zizkion.

Urtea igarotzean espazioko bi gerlariak, Vegeta eta Nappa, Lurrera iritsi ziren. Goku berpiztua izan zen, baina oraindik ez zen Lurrera heldu. Iritsi orduko Yamchak, Chaozek, Ten Shin Hanek eta Satan Txikik bizia galdu zuten. Son Gokuk Nappa erraz garaitzen du, baina Vegetaren aurka, nahiz eta Kaitok irakatsitako teknikak erabili, bere semearen eta lagunen (Krilin eta Yagi) laguntza behar izan zuen. Krilin Vegeta hiltzeko zegoen unean, Gokuk horrelakorik ez egiteko eskatu zion, honek men eginez, ondorioz Vegetak ihes egin zuen.

Namekera bidaia eta kondairaren betetzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borrokaldi honen ondorioz Goku ospitalean ingresatu zuten, larriki zaurituta baitzegoen eta Karinek ez zeukan Indaba Miragarririk. Behin sendatuta Namek planetara abiatzen da Bulmaren aitak eraikitako espazio-ontzi batean, bere barnean Lurrekoa baino 100 aldiz grabitate indar handiagoarekin entrenatzen jardun zuen. Nameken Bulma, Krilin eta Son Gohan zeuden (Ahalguztidunaren espazio-ontzia erabiliz joan ziren), bertako Dragoi Bolak bilatzen, baina zoritxarrez Vegeta ere han zen, baita Freezer eta bere Eraso Indar Bereziak ere. Goku Namekera iritsi zenean Vegeta, Son Gohan eta Krilin Rikumen aurkako borrokaren ondorioz zaurituta zeuden, baina Indaba Miragarriei esker sendatu ziren. Indar Berezien aurkako gudan Son Goku Ginewren gorputz aldaketaren teknikaren biktima izaten da. Zorionez bere gorputza berreskuratzea lortzen du, baina jipoi latz bat jasan eta Indar Bereziak guztiz garaitu ondoren. Vegetak senda-makina baten barruan sartzen du, ongi baitaki Freezerren aurka bakarrik ezin duela. Guztiz sendatu ondoren, Goku Freezerren aurka borrokatzen da. Freezerrek Krilin hiltzen duenean Son Goku sutan jartzen da, Freezerri ikara sortarazten zion kondairetako Goi Gerlaria bihurtuz. Egoera honetan Gokuk Freezer ustez hiltzen du, eta planeta lehertzear zegoela Indar Berezien kapsula batean ihes egitea lortzen du.

Zapi Gorridun Armadaren mendekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gokuren kapsula Yardrat planera joateko programatuta zegoen, eta bertan sendatu zen. Gainera planetako biztanleek teknika berri bat irakatsi zioten: Bat-bateko lekualdaketa. Gero Lurrerantz bidean jarri zen, izan ere Freezer hilik ez zegoela eta Lurrera joateko asmoa zuela antzeman zuen. Son Gokuk Trunks ezagutu zuen Lurrera iristean, hau ere Super Saiya zen eta Freezer eta bere aita King Cold hil zituen. Trunks etorkizunetik etorri zen eta Gokuk izango zuen bihotzeko gaitzaz ohartarazi zion, baina horrentzat botika ere ekartzen zuen. Honetaz gain, 3 urteren buruan agertuko ziren zibor maltzurren berri ere eman zion.

Azken 3 urteetan arrisku berriari aurre egiteko entrenatzen egon ondoren, 767ko maiatzaren 12an, Trunksek aurrikusitako lekuan eta orduan, Zibor 19 eta Zibor 20 agertu ziren. Hauek Gokuren aurka borrokatu ziren, baina momentu horretan bihotzeko gaixotasunak eraso egin zuen. Gaixotasuna gainditzean Son Gohanekin Espazio eta denboraren gelan entrenatzea erabaki zuen, izan ere Zibor 16, Zibor 17 eta Zibor 18 esnatu ziren, eta aurreko bi ziborrak baino askoz indartsuagoak ziren. Gainera beste mehatxu berri batek bere agerraldia egin zuen, Cell deituriko munstroa. 10 eguneko entrenamenduaren ondoren, Son Goku eta bere lagun guztiak Cellen Jokoan parte hartzera joan ziren. Goku izan zen Cellen aurka borrokatu zen lehena, baina berehala etsi zuen bere semeari bidea zabalduz. Hala ere Son Gokuk bigarren aldiz bizia galdu zuen Cell Kaitoren planetara eramanez, Cell bertan eztanda eginez.

Beste Munduko txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: pasarte hau ez da mangan agertzen.

Beste Munduan Son Goku Kaitorenkin entrenatzen jarraitu zuen. Arte martzialen txapelketa batean parte hartu zuen, finalean Paikuhanen aurka izanik. Azken borrokaldi hau berdinketa batean bukatu zen.

Booren mehatxua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Martzialen 25. Mundu Txapelketan Goku bere lagunekin elkartu zen berriz ere, Babaren laguntzarekin 24 ordu Lurrean igaroz. Modu honetan bere bigarren semea, Son Goten, ezagutu zuen. Hala ere Lurrera heldu bezain pronto arazoak hasi ziren. Kaio Shin eta Kibito ezagutu zituen, eta hauek Babidi, Bibidi eta Boo Ahaltsuaren kontuak azaldu zioten. Arriskuaren garrantzia ulertuz, Goku eta bere lagunak Kaio Shini laguntzea erabaki zuten Booren bila joanez. Babidiren gordelekuan, lur azpian gordetako espazio-ontzia, Yakonen aurka borrokatu zen, arazorik gabe irabaziz. Geroago Vegetaren aurka borrokatu zen, honek Babidiri esker indar izugarria eskuratu zuelarik. Babidik borroka honetan jasandako zaurietatik Boo Ahaltsua esnatzeko energia lortu zuen. Booren indarraz konturatzean bi saiyak borrokatzeari utzi zuten, eta Vegetak Goku konorte barik utzi zuen, gero munstroarekin borrokatzeko. Sena berreskuratu ondoren Booren aurka borrokatu zen 3. mailako Super Saiya bihurtuz, hala ere egoera honek energia asko eskatzen zuen Lurrean gelditzen zitzaion denbora laburtuz. Denbora honetan Trunks eta Goteni Bateraketa teknika azaldu zien.

Berriz Beste Munduan zela bere seme Son Gohan ez zela hil jakin zuen. Bat-bateko lekualdaketa erabiliz Kaio Shinen mundura joan zen, semea bertan entrenatzen baitzebilen. Hau gero Kaio Shin Agurearekin entrenatuko zen, eta bitartean Gokuk kristalezko bolatik ikusten zuen lurrean gertatzen ari zena. Agureak bere bizitza Son Gokuri eman zion, hau bere semearekin elkar zedin Potala belarritakoak erabiliz. Baina hau ezin izan zuen egin, Book Son Gohan xurgatu baitzuen, baina bat-batean Vegeta lurrean agertu zen (Babaren lagutzaz) eta berarekin bateratu zen Vegeku gerlaria sortuz. Vegeku Booren barruan sartu zen, bertan berriz Goku eta Vegetan bananduz eta bere lagunak askatuz. Modu honetan Boo bere jatorrizko itxura hartzen du Lurra suntsituz. Goku Kaio Shinen planetan Booren aurkako borroka jarraitzen du, baina ezin du garaitu, ezin baitu 3. mailako Super Saiya egoeran jarraitu. Arrazoi honengatik Indar Bola izugarri bat egitea erabakitzen du Boo guztiz sustsituz eta bakea berriro ekarriz.

Azken nahia betea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 urte beranduago, 784an, Arte Martzialen 28. Mundu Txapelketa ospatu zen. Bertan Ooben aurka borrokatu zen, Boo gizaki on baten barruan berriz jaioa. Eta honen ondoren Goku Oob entrenatzera joan zen.

Oharra: mangako istorioa hemen amaitzen da.

Berriz ere Goku txiki[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ooben entrenamendua amaitutzat eman zuenean, 789. urtean, Pilafek Erabateko Dragoi Bolak aurkitu zituen eta Son Goku haur bihurtzea eskatu zuen. Baina oraingoan bolak unibertso osoan zehar sakabanatu ziren, eta urte baten buruan Lurrera itzultzen ez baziren planeta suntsitua izango zen. Orduan Goku, Trunksekin eta Panekin (Gokuren hiloba) batera, bolen bila hasi zen Bulmak eraikitako espazio-ontzian. Planeta askotan egon ondoren eta etsai ugariren aurka borrokatu ondoren, Mu Doktorearen egitasmoa ezagutzen du: Ume izeneko mutantea sortzea unibertsoa azpiratzeko. Ume ustez menperatu ostean, gelditzen zitzaien bolak eskuratu eta Lurrera joan ziren. Baina heltzean Umek Lurreko lagunak kontrolpean zituen, eta Vegeta Umeren aurka borrokatu behar izan zuen. Nahiz eta 3. mailako Super Saiya bihurtu ezin izan zuen irabazi. Kaio Shinek heriotzatik salbatu zuen eta bere planetara eraman zuen. Entrenamendu gogor baten ondoren eta isatsa berriz irten zitzaiolako Goku Super Gorila Erraldoi bihurtu zen. Azkenean 4. mailako Super Saiya bihurtu zen Ume guztiz menperatuz, Kame Hame Ha batez eguzkira bidaliz.

Bakezko aro motz baten ondoren, zeruan zulo bat agertu zen, Lurra eta Beste Mundua lotzen zituena. Zulo hau infernuan zeuden Gero eta Mu doktoreen elkarlanaren ondorioa izan zen. Goku hiltzeko erabateko plana burutu zuten: beste munduan beste Zibor 17 bat sortu zuten, gero jatorrizko Zibor 17rekin bateratzeko, horrela Super Zibor 17 jaioko zen. Honen ondorioz infernuko izaki hilak bizidunen mundura joatea ahalbidetu zuen. Hala ere Son Goku infernura joan zen, irtenbide gabe infernuan harrapatuta gelditu zen Freezerren eta Cellen aurka borrokatzen. Denderi esker Goku infernutik ihes egitea lortu zuen. Bitartean Lurrean gerlariek berpiztutako deabruak garaitu zituzten, baina Super Zibor 17ren aurka ezinean aurkitzen ziren. Orduan Son Goku eta Zibor 18ren artean Super Ziborra akabatzea lortu zuten.

Azken gudan hildako jendea berpizteko asmoz Shenron deitzen dute, baina denon harridurarako Dragoi Bolak zartatuta zeuden eta dragoi ilun bat agertu zen. Herensuge hau beste zazpitan banatu zen, bakoitza bola bat gorputzean sartuta zuelarik. Son Goku eta lagunak 6 dragoi garaitu zituzten, baina azkenaren aurka borrokatzean, honek beste 6 bolak bereganatu zituen super dragoi bat bihurtuz. Goku eta Vegeta bateratzean, Gogeta gerlaria sortuz, 4 mailako Super Saiya bihurtuz azken etsaia garaitu zuten. Honen ondoren benetako Shenron agertu zen berriz ere, denbora luze batean gurarik beteko ez zuela esanez. Azkenean Son Goku Shenronekin batera joan zen, bere gorputzean 7 Dragoi Bolak xurgatuz.

Etorkizuneko Son Goku[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Son Gokuren bizitzak beste denbora lerro bat marraztu zuen, Trunks datorren etorkizunean hain zuzen ere. Bere bizitza aurrekoaren berdina zen bihotzeko gaitza pairatu zuen arte. Denbora lerro honetan ez zen Trunksik etorri gaixotasun honen berri emateko, eta ondorioz ez zegoen honi aurre egiteko sendagairik. Ondorioz gaitzak aurrera egin zuen Gokuren bizitzarekin amaituz.