Fronte Popularra (Frantzia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fronte Popularra (frantsesez: Front populaire) Frantziako ezkerreko alderdien koalizio bat izan zen, 1936-1937 urteen artean gobernuan egon zena.

Section française de l'Internationale ouvrièrek (SFIO) eta Alderdi Erradikalak osatzen zuten. Hauei Gizonen Eskubideen Liga, Gerra eta Faxismoaren aurkako mugimendua eta Antifaxistak ziren Jakintsuen komiteak batu zitzaizkien, hauek, batez ere jakintsuz osatuta zeuden.

Frente Popularra gobernuan egon zen bitartea Léon Blum egon zen buruan, hau SFIOko liderra ere bazen. Bere gobernua lehenengoa izan zen emakumeak eduki zituenak, hiru guztira, hauek oraindik boto emateko eskubiderik ez zutenean. Gobernu hau boterean zegoenean Matignongo ituna sinatu zen, bertan eskubide sindikala onartu zuten eta soldatak %12 igo ziren. Piska bat beranduago, lege batek lehenengo ordaindutako oporrak ezarri zituen, 15 egunekoa eta beranduago eginiko beste lege batean astero 40 ordutara jetsi zuen arautako legezko lana (lehenago 48 ordu ziren astero).


Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.