Léon Blum

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Léon Blumen oroitarria, Kfar Blum kibutzean, Israelen.

Léon Blum (Paris, Frantzia, 1872 - Jouy-en-Josas, 1950) idazle eta politikari frantsesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran literatura eta antzerki-kritika idatzi zuen. 1902an alderdi sozialista frantsesean sartu zen, Jaurèsekin batera, eta L´Humanité aldizkarian lan egin zuen. Tourseko batzarrean (1920), II. Internazionalari atxiki zitzaion eta boltxebikeen kontrako gutxiengoaren barnean kokatu zuen bere burua.

Front Populaire delakoaren lehen gobernu burua izan zen (1936ko ekaina-1937ko ekaina). Agintaldi honetan 40 orduko astea, oporrak ordainduak eta beste hobekuntza sozialak ezarri ziren. Espainiako gerran ez esku hartzearen aldeko politikak zatiketa sorrarazi zuen ezkerreko alderdietan eta gobernua erorarazi zuen. 1940an Vichyko gobernuak atxilotu zuen eta 1943an Buchenwaldera eraman zuten. Askatu ondoren, gobernu buru zela, IV. Errepublikako erakunde konstituzionalak plazaratu zituen.

Presondegian idatzitako À l´échelle humaine (Gizakiaren neurrira) lanak (1946an argitaratua) Blumen pentsamendu politikoa azaltzen du; marxismoaren funtsezko tesiak sartaldeko kultura burgesaren oinarri moral eta intelektualekin adosteko saioa da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léon Blum Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]