Antifaxismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antifaxismoak erabilitako ikurretako bat

Antifaxismoa ideologia, antolakunde, erakunde, gobernu nahiz norbanako faxista edo nazien aurkako jarrera da.

Antifaxismoaren baitan, ideologia desberdinak bil daitezke, baina gehienetan ezkerreko posizio politikoekin hartu-emana dute. Hasieran, antifaxismoaren kontzeptua Bigarren Mundu Gerrako nazien aurkako erresistentzia politiko edota armatuarekin harremanetan jartzen bazen ere, 1970eko hamarkadaz gero, eskuin-muturreko taldeei aurre egiten dieten mugimenduak izendatzeko erabiltzen da antifaxista terminoa.

Euskal Herriaren kasuan, ezkerreko talde politiko ugarik bat egiten dute antifaxismoarekin, bereziki Espainiako talde frankistei aurre egiterako garaian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antifaxismoak, ideia gisa ulertuta, indar handia izan zuen 1936ko Espainiako Gerra Zibilean. Francisco Francoren indarren aurrean, komunistek, sozialistek, anarkistek, errepublikarrek zein nazionalista desberdinek bat egin zuten, neurri batean eta zailtasun handien artean, antifaxismoaren ideian oinarrituz. Espainiako Alderdi Komunistak (PCE) erabili zuen bereziki antifaxismoa bere planteamenduetan. Brigada Internazionalek, halaber, antifaxismoaren ideiarekin bat egiten zuten ehunka boluntario bildu zituzten, gerra horretan parte hartzeko.

Bigarren Mundu Gerran ere Sobiet Batasunak gidatutako indarrek eta mendebaldeko estatu liberalek bat egin zuten antifaxismoaren ikurraren pean, Alemania naziari aurre egiteko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antifaxismo Aldatu lotura Wikidatan