Ftiotide
Wikipedia(e)tik
Ftiotide (egungo grezieraz Φθιώτιδα, Fthiótidha, antzinako grezieraz Φθιώτις, Phthiôtis) Greziako prefektura bat da. Bere hiriburua Lamia da, Ftiotide hiri handi bakarra, merkataritzagune eta komunikaziogune bat dena. Bere ekonomia, nagusiki, nekazaritzan oinarritzen da: batez ere arroza, kotoia eta laboreak ereiten dira. Esperkeo ibaiak zeharkatzen du.
[aldatu] Historia
Ftiotide Antzinako Greziako eskualde bat zen, Tesalia hegoekialdean zegoena, Maliar Golkoaren hondoan. Homeroren arabera, bere hiriburua Ftia hiria zen, hiri honen hondakinik aurkitu ez delarik.
Mirmidoiak bertan bizi zirela, Peleo, honen seme Akiles eta biloba Neoptolemoren erresuma izan zen. Ondoren, akaiatarrena izan zen.
