Fulereno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
C540 motako fulerenoa.

Fulerenoak karbonoaren forma alotropikoak dira, diamante eta grafito moduan. 1985. urtean Harold Kroto, Richard E. Smalley eta Robert F. Curl aurkitu zuten,eta aurkikuntza honekin, 1996. urtean kimikako Nobel saria irabazi zuten. Urte horretatik gaur egun arte ez dira fuleneroen ikerketak gelditu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fulerenoak karbono atomoz osatuta dago, eta horren kantitatearen arabera mota desberdineko fulerenoak sortzen dira, bakoitza bere forma eta ezaugarriekin. Ohikoena C60, molekula honen atomoak lotura kobalentez osatuta dago, hori dela eta oso zaila izaten da desegitea; baita estruktura geometrikoa dela eta. Gainera, fulerenoak lotu ahal dira, nano-hodiak eratzen. Hauek hodi forma dute eta laua bihurtua edota kiribildu ahal da bere bereiziko propietateak handitzen. Fuleneroen propietateak asko dira, supereroaltasuna(elektrizitatearen eroaletasuna ezer galtzen), antibiotikoen mihiztadura, fotodetektorea, erresistentzia termiko izugarria (molekula hauek ukigabe kontserbatu ahal dira 1000 Â°C-ko tenperatura arte), erresistentzia handia (altzairu baino 100 aldiz handiagoa). Azken propietatea dela eta, baita merkeago eta arinago delako, automobilen eta eraikuntzako material asko ordezkatuko ditu.

Propietate mekanikoen artean elektrizitate eroaletasuna da nabarmenena, zeren eta beste elementuekin konbinatuta, boroa adibidez, bere ezaugarriak direla eta. Modu berean, karbonoa, ikasia izan da supereroaltasuna dela eta, tenperatura baxuen eroaletasun hori mantentzen baitu, material batzuk 100% eroaletasuna eta galtzapen gabe izan ahal dira egoera zehatzetan. Propietate hauek bere erabilpena bultzatzen dute nano-hodi eran (eroaletasun gehiago baitute), baina bere garapen maila eskasa da eta inbertsio handiak egin behar direnez, oraindik ez da errentagarria. Horrexegatik, gaur egun, kuprea erabiltzen da. Hau duela milaka urte hasi zen erabiltzen, nahiz eta filamentu lodiagotan(fuleneroekin konparatuta) egin behar den.

Teknologia zehatz batzuetan erabiltzen hasi da ez dutelako galtzapenik, eta kobrearena, txikia izanda, askoz ere handiagoa da.

Fulerenoaren formak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fulerenoa, C60 formaz aparte, C20 eta C70 formak hartu ahal ditu. Gehitu beharreko da hori dela disolbatu ahal den forma alotropiko bakarra. Beste propietate bat, hidrogeno biltegiratzeko ahalmena, esperimentuekin forgatuta izan da (hidrogeno kamara batean sartzen baditugu fulerenoak, ateratzean, ikusi ahal zen ganbera horretan hidrogeno kantitate txikiagoa zegoela).

Erresistentzia arloan, baieztatu da fulereno molekula bat 72149 km/h abiadurarekin silizioa edota kobrezko horma batean talka eginda, ukigabe geratzen dela. Pareko gauza gertatuko zen horma 8 grafito geruza izanda eta molekula 93143 km/h joanda.

Osterantzean, eragozpen bat dagoela esan behar da, disolbatuta, toxikoa dela. Esperimentu batekin demostratu zen, arrain bati molekula bat sartu eta hil egin zen peroxidazio lipidika batengatik. Hau da aplikazio medikoen(melanomen eta HIESaren zelulen kontra egitea) eragozpen handiena, hala ere, arlo honetan aurrerapen handiak egiten ari dira.

Ondorioz, esan dezakegu gure bizitzetan aldaketa nabarmenak gauzatuko dituela fulerenoan ahalmenak ikertu eta gero. Aurrerapen honek, farmazian, medikuntzan, textiletan, eta garrantzitsuena, nanoteknologian. Ordezkatu egingo du ohikoa iruditzen zaigun karbono zuntza, pilen materialak eta zirkuitu elektriko/elektronikoak. Baina ez dakiguna da noiz agertu diren aldaketa hauek eta inbertsio hoberen eske egongo direla fulerenoen industria.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fulereno Aldatu lotura Wikidatan