Lepantoko gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lepantoko gudua
Otomandar-veneziar gerra (1570–1573)
Battle of Lepanto 1571.jpg
"Lepantoko gudua" H. Letter, Itsas Museo Nazionala, Greenwich/Londres.
Data 1571ko urriaren 7a
Lekua Patrasko golkoa
Emaitza Liga Santuaren garaipena
Gudulariak
Banner of the Holy League 1571.png Liga Santua:

Flag of Cross of Burgundy.svg Espainiar Inperioa
Flag of Most Serene Republic of Venice.svg Veneziako Errepublika
Flag of the Papal States (pre 1808).svg Aita Santuen Lurraldea
Flag of Genoa.svg Genovako Errepublika
Savoie flag.svg Savoiako dukerria
Flag of the Sovereign Military Order of Malta.svg Maltako Ordena

Flag of the Ottoman Sultanate (1299-1453).svg Otomandar Inperioa
Buruzagiak
Joan Austriakoa
Álvaro de Bazán
Luis de Requesens
Sebastiano Venier
Paolo Orsini
Marcantonio Colonna
Ali Pasha
Uluç Ali Reis
Indarrak
208 itsasontzi
  • 202 galera,
  • 6 galeote

22.840 soldadu
1.334 kanoi (est.)

251 itsasontzi
  • 206 galera
  • 45 galeote

31.490 soldadu
741 kanoi

Galerak
7.500 erori
17 itsasontzi galdu
20.000 erori edo hildako[1]
137 itsasontzi galdu
50 itsasontzi hondaratu
10.000 kristau esklabo aske

Lepantoko gudua berebiziko garrantzia izan zuen itsas gudua izan zen, 1571ko urriaren 7an gertatu zena Lepantoko golkoan, Naupakto hiriaren parean (modu erratuan Lepanto deitua), Peloponeso eta Epiro artean kokatua, Grezia kontinentalean.

Gudu honetan turkiar otomandarrek kristau koalizio baten aurka borrokatu zuten, Liga Santua deitua, Espainiak, Veneziak, Genovak eta Aita Santuen Lurraldeak osatutakoa. Kristauak garaile irten ziren, soilik 30 galera turkiar salbatu zirelarik. Honela, turkiarren espansionismoa geldiarazi zen mendebaldeko Mediterraneo itsasoan zehar. Gudu honetan Miguel de Cervantesek parte hartu zuen, zauritua izan zena, bere ezkerreko eskuaren mugikortasuna galduz, honen ondorioz "Lepantoko besomotza" ezizena jaso zuelarik. Idazle honek, gudu hartan borrokatu izanaz oso harro zegoena iraganeko mendeek ikusi zuten eta datozenek ikusiko duten aldirik gailen eta gogoangarriena bezala adierazi zuen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liga Santuaren aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1570ean lasaitasunezko zenbait urteren ondoren, turkiarrek espantsio bat hasi zuten Mediterraneo Ekialdeko zenbait veneziar portu erasoz. Zipre 300 ontzirekin eraso eta Nikosia setiatu zuten.

Veneziak potentzia kristauei laguntza eskatu zien, baina soilik Pio V.a aita santuak erantzun zien. Aita Santuak Espainiako erregea ere konbentzitu ahal izan zuen lagun zezan, eta turkiarren aurka borrokatzeko armada bat osatu zen. Armada hau Sudako portuan bildu zen, Kretako Kandia uhartean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Geoffrey Parker, The Military Revolution, p. 88
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lepantoko gudua Aldatu lotura Wikidatan