Gartxot
Gartxot, (Itzaltzu, Zaraitzu XI. mendea - Itzaltzu, 1110) Nafarroako Erdi Aroko euskal poeta edo bardoa izan zen.
[aldatu] Biografia laburra
XII. mende hasieran Orreagako fraideek Mikelot, Gartxoten semearen ahots ederraren berri izan zutela, beren abatetxean nahi izan zuten, bere ahots ederraz eta kantaz gozatzeko. Gartxotek ordea ez zuen onartu bere semea galtzea eta abatetxetik Itzalzuko mendietara ihesi eraman zuen. Zaraitzuko jaunak aginduta, soldaduek preso hartu zituzten aita-semeak. Haurra fraideen eskuetan erortzea jasan ezinik, Gartxotek semea hil egin zuen, eta ondorioz, sutara kondenatua izan zen. Kondena haren ordainean, bost urteko itxi zuten Gartxot, Abodi mendiko Elkorreta bortuan eraiki zuten dorre batean. Usoek mokoaz gari aleak eramaten zizkioten gosez hil ez zedin. 1110eko apirilean hil zen.[1]
[aldatu] Gaur egungo aipamenak
Arturo Kanpion, XIX.mendean sortu zen nafar idazleak ezagutuarazi zuen bere "El bardo de Itzaltzu" lanaz 1917an, eta Benito Lertxundik 1981ean kaleratutako "Altabizkar/Itzaltzuko bardoari" diskoan "Itzaltzuko bardoa" eskaini zion. Azkenik, Asisko Urmenetak 2003an "Gartxot" komiki liburua argitaratu zuen Jokin Larrea eta Marko Armspachekin batera. 2011ko azaroan "Gartxot" helduentzako marrazki bizidun filma estreinatu zen Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzendurik.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Benito Lertxundiren Itzaltzuko Bardoa
- (Euskaraz) Itzaltzuko Bardoa elezaharra Zaraitzuko ibarreko webgunean
- Benito Lertxundiren Itzaltzuko Bardoa entzun
- Benito Lertxundiren Itzaltzuko Bardoa letra
- Gartxot filmaren webgunea
| Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |