Gartxot, konkista aitzineko konkista

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Gartxot, konkista aitzineko konkista
Jatorria
Argitaratze-data2011
IzenburuaGartxot, konkista aitzineko konkista
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
Ezaugarriak
Iraupena90 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Asisko Urmeneta
Juanjo Elordi (en) Itzuli

[[Kategoria:Juanjo Elordi (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Asisko Urmeneta
Bestelako lanak
MusikagileaBenito Lertxundi

gartxotfilma.com
IMDB: tt2375039 Filmaffinity: 348258 Edit the value on Wikidata

Gartxot, konkista aitzineko konkista 2011. urtean Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak eginiko animaziozko filma da. Urmenetaren izen bereko komikian oinarrituta, era berean, komikia Arturo Kanpionek 1917an idatzitako Gartxot, Itzaltzuko bardoa liburuan oinarrituta zegoen.

Filmean zehar entzun daitekeen musika Benito Lertxundi abeslariarena da.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gartxot Itzaltzuko bardoa da. Orreagako abade berriak gogokoa ez duenez, deserriratu eta haren seme Mikelot bahituko du. Latinez kantatuko duen fraidea bilakatu nahi du abadeak Mikelot.

Ahots-aktoreak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmean Itzaltzun XII. mendean hitz egin zitekeen euskalkiaren kutsua zuen hizkera bat erabili zuten. Komikian, zaraitzuera erabili zuen Urmenetak baina filmerako euskalki sorberri bat asmatu zuten: oraingo denboretatik, ekialdeko bortuetako dialekto bat "asmatu" zuten. Aktore gehienak zuberotarrak izanik, askatasuna eman zieten testuak irakurtzerakoan. Hala ere, arau zorrotz batzuk jarri zituzten: ü kendu, r hegoaldean bezala markatu eta h ahoskatu. Ibar horietako honki Zuberoan bizirik dagoena mantendu zuten, baina j esaterakoan Zuberoako ahoskera hobetsi zuten bertako x-ren gainetik.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]