Itzaltzu
|
Itzaltzu |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Itzalzu | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea Zaraitzu |
||
| Alkatea | Lorenzo Goienetxe Sola (Anduña) |
||
| Herritarra | itzaltzuar | ||
| Koordenatuak | 42°54′52″N 1°3′8″W / 42.91444°N 1.05222°WKoordenatuak: 42°54′52″N 1°3′8″W / 42.91444°N 1.05222°W | ||
|
[[Fitxategi:|300px]] |
|||
| Eremua | 7,47 km2 | ||
| Garaiera | 803 m | ||
| Distantzia | 88 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31689 |
||
| Biztanleria | 48 bizt (2010) | ||
| Dentsitatea | 6,43 bizt/km² | ||
Itzaltzu Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Zaraitzuko ibarrean kokaturik eta bertako herririk txikiena dena. Nafarroako hiriburutik 88 kilometrora kokatzen da eta 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 46 biztanle ditu.
Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Itzaltzun eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria Zangozako merindadearen ipar-ekialdeko muturrean kokatzen da Pirinioetatik gertu. Herria NA-140 errepidearen ertzean dago.
Itzaltzuren herri mugakideak honakoak dira: Iparraldean eta mendebaldean Otsagabia eta Orontze; hegoaldean Ezkaroze; eta ekialdean Uztarroze (Erronkari).
[aldatu] Klima eta landaredia
Itzaltzuko klima mendialdeko klima atlantiarra da udalerri gehienean. Haranaren hegoaldean ezaugarri mediterraneoko klima nagusitzen da. Urteko batez besteko prezipitazioak ugariak dira, 1.400 eta 1.600mm bitartekoak, eta batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradukoa. Urteroko egun euritsuak 130 egun izaten dira. Elurteak ere ugariak izaten dira neguan, eta egutera eta laiotzaren arteko alde termikoa nabaria da.
Itzaltzuk baso zabalak ditu, bertan pago, haritz eta basa pinuak daude. Horrez gain, birlandaturiko haritz amerikarrak eta pinu alertziar japoniarrak 46,6 hektarea inguru hartzen dituzte.
[aldatu] Historia
Herria San Migel eta San Salbador monasterioen inguruan sortu zen XI. mendearen hasieran. Monasterioen eskubidea Blasco Aznarrek eman zion 1034an Leireko abateari. Herriari buruzko hurrengo dokumentua 1507koa da, Zaraitzu ibarreko elkartearen dokumentua alegia. XI. mende eta XIII. mendeen artean Itzaltzu "Icizuloa" eta "Iceizoloa" izenak izan zituen.
Erdi Aroan zehar, eta XIX. mendeko erreforma administratiboa egin arte, Itzaltzu ibarreko alkateak eta herriko alkateak gobernatzen zuten eta kargu horiek herriko eta ibarreko biztanleek izendatzen zituzten. 1846an herria Zaraitzu ibarretik banandu, eta udalerri independente bihurtu zen. Garai hartan, Itzaltzuk eskola bakarra zeukan, urtero 34 erregu gariz hornitua. Bi bide zeuden, bata Zuberoara Abodi mendatetik, eta bestea Erronkarira. Irina ekoizten zuen errota eta oihalgintzan aritzen ziren lantegi txiki batzuk zeuden.
1920ko hamarkadan hiru ziren martxan zeuden errotak, horrez gain, herrian zerratokia eta karabineroen postua zeuden.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 204 | 230 | 224 | 227 | 235 | 220 | 207 | 188 | 121 | 54 | 49 | 45 | 47 |
2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Itzaltzun.
[aldatu] Ekonomia
Egun herriko ekonomia erabat aldatu da: biztanleriaren %55,55 hirugarren sektorean aritzen da lanean; bigarren sektorean, berriz, biztanleriaren %27,78 dabil eta, lehen sektorean, %16,67.
Tradizionalki nekazaritza eta batez ere basogintza izan ziren herriaren ekonomiaren ardatz. Gaur egun, berriz, herriko basoetan pinuak daude batez ere, eta urtero, 500 eta 700 metro kubo bitarte egur ateratzen dira basootatik.
[aldatu] Ondarea
- Jasokundearen eliza, XVI. mendean eraikitako harrizko eliza gotikoa.
- San Jose baseliza, historialari batzuen ustez, baseliza xume hori antzinako erdi aroko San Salbador eta San Miguel monasterioa izan zen.
- Itzaltzuko zubia
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an Otsaburu-Zaraitzuarrak herri ekimeneko Enrique Pascual Juanto aukeratu zuten Itzaltzuko alkate. Herriko biztanleria txikia dela eta, herritarrek ordezkari bakarra aukeratzen zuten.
Hiru boto zuri (emandako guztien %8,57) eta baliogabeko boto bakarra (%2,78)izan ziren. Abstentzioa %34,55ekoa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Enrique Pascual Juanto (OZ) | 32 | Bai |
2011n, berriz, bi zerrendaren izenean hiru zinegotzi aukeratu zituzten; Lorenzo Goienetxe Sola bihurtu zen alkate eta beste bat Anduña ibaiaren izena daraman taldearen izenean, beste zinegotzi bat ere lortu zuen talde horrek. Hirugarren zinegotzia, berriz, ordura arte Otsaburu-Zaraitzuarrak taldearen izenean alkate zena izan zen.
[aldatu] Udaletxea
Errepidearen ondoan dago eta 1965. urtean eraiki zen, antzinako udaletxea eraitsi ondoren. Bi zatitan banaturiko eraikin askea da, porlanezko fatxada margotuak dituena. Inguruko eraikinetan ez bezala, udaletxea eraikitzeko ez zen harria erabili. Udaletxean anbulatorioa eta etxebizitza bat daude. Duela urte batzuk, anbulatorio moduan erabilitako gunean Itzaltzuko eskola zegoen.
- HELBIDEA: Plaza Nagusia z/g
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Enrique Pascual Juanto | Otsaburu-Zaraitzuarrak |
| 2011- | Lorenzo Goienetxe Sola | Anduña |
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Itzaltzu herriko jaiak ekaineko azken asteburuan ospatzen dira. San Kristobal egunean, berriz, Muskildarako erromeria antolatzen da, uztailaren 10etik hurrengo igandean alegia.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Gartxot (XI. mendea - 1110), bardoa.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Itzaltzu Zaraitzuko Ibaxaren webgunean.
- (Gaztelaniaz) Itzaltzuri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- San José kalearen ikuspegia Google Street View-n.
| Zaraitzu | ||
|---|---|---|
| Espartza | Ezkaroze | Galoze | Galoze (kontzejua) | Itzalle | Izize | Uskartze | Gorza | Gorza (kontzejua) | Erripalda | Igari | Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze | Sartze (kontzejua) | Ibiltzieta | ||