Gaspar Noé

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gaspar Noé, ezkerrean.

Gaspar Noé (Buenos Aires, Argentina, 1963ko abenduaren 27a) zinema zuzendari, eszenarista eta produktore argentinarra da. Frantzian bizi da gaur egun, non bere lan gehienak gauzatu dituen.

Eduki-taula

Biografia [aldatu]

1963ko abenduaren 27an jaio zen, Luis Felipe Noé margolaria aita, eta ama, arlo sozialeko laguntzaile politikazale bat. Haurtzaroa Buenos Aires eta New Yorken artean pasa ondoren, 12 urte zituela Frantziara joan zen gurasoekin batera, eta Parisen finkatu ziren. Filosofia eta zinema ikasketak hasten ditu 17 urteko adinaz Louis-Lumière Goi Eskola Nazionalean, bi urte geroago bere diploma lortzen duelarik. Edonola, bere filosofia ikasketak jarraitzea erabakitzen du Tolbiaceko Filosofia unibertsitatean lan munduari ekin aurretik.

Zinemaren mundua [aldatu]

Bere zinema ibilbidea Carne laburmetrailarekin hasi zuen 1991-ean, baina 2002-an lortzen du bere arrakasta handiena Cannes-eko Zinemaldian aurkeztutako Irreversible filma polemiko eta bortitzarekin. Vincent Cassel, Monica Bellucci eta Albert Dupontel aktoreek parte hartzen duten filma honek era oso ezberdineko kritikak jaso zituen; maisu lan berritzaile eta urratzaile kontsideratzetik, porno pelikula erraz, huts eta eskasa dela esatera.

Filmografia [aldatu]

Placebo talde ingelesaren Protège-moi abestirako bideo-klipa ere grabatu zuen, bere edukiagatik zentsuratua izan zena.

Sariak [aldatu]

1991 Canneseko Zinemaldiaren Gazteen Saria, Carne filmarekin.