Gastropoda
|
|
||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Capaea hortensis barraskiloa
|
||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||
|
||||||||
| Dibertsitatea | ||||||||
| 75.000 espezie | ||||||||
|
|
||||||||
Gastropoda edo gasteropodoen klasea, moluskuen filumeko klaseetako bat da. Lehen unibalbo izena ere ematen zitzaien eta batzuetan barraskilo moduan deitzen zaie, nahiz eta guztiak ez izan barraskiloak. Moluskuen barnean talderik zabalena da, 60.000-75.000 espezierekin. Animalien klase hau intsektuen ondoren bigarren zabalena da.
Gastropodoak ingurune askotan bizi dira: zelaietan, basoetan, basamortuetan eta mendietan; putzu txikietan, ibaietan eta lakuetan; estuario, uholde-lautada eta marearteko-zabalguneetan, itsaso zabalean eta hondo abisalean. Bizimodua ere oso ezberdina da, baita parasitoak ere. Orokorrean barraskilo eta bare espezie ugariz osatua dago, bai lurtiar zein itsastarretan.
Askotan, esan bezala, barraskilo izena ere ematen bazaie orokorrean kanpo oskola dutenei mugatzen da. Oskol horren barruan gorputzaren atal bigunak sartzen dituzte. Bare izena ematen zaie, bestalde, oskolik ez dutenei eta batzuetan barne-oskola dutenei ere.