Geometria konputazional

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ordenagailu bidez marrazturiko zilindro bat

Geometria konputazionala problema geometrikoak ebaztea helburu duen eta hortarakoa algoritmoak aztertu eta sortzen dituen informatikaren atala da. Algoritmoen sortze, ebazpen eta azterketan sortzen diren problema geometrikoak ere geometria konputazionalak ditu aztergai.

Ordenagailu bidezko aplikazio grafikoak burutzea izan dira geometria konputazionalaren helburu nagusietako bat, horrela ordenagailu bidezko diseinu grafikoa ahalbidetuz; Hala ere ordenagailu grafikoak ez dira izan geometria konputazionalaren sustagai bakarrak, arazo anitz dago naturan geometrikoki ebatz daitezkenak eta resoluzio metodo horien garaketak ere garrantzi handia du.

Adibidez geometria konputazionala errobotikaren (mugimenduen plangintza eta ikuspegi arazoetan), geografia lekutze sistemen (lekutzean eta ibilbideen plangintzan), zirkuito integratuen optimizazioan, kontrol numerikodun makinen... eta beste hainbeste sistemen garatzea ahalbidetu du.