George A. Romero
Wikipedia(e)tik
George Andrew Romero Estatu Batuetako zinemagilea (New York, 1940). Antzerkian jardun zuen. Produkzio-etxe bat sortu zuen, publizitatea, erreportajeak eta telebistarako programak egiten zituena; horri esker, gero bere filmak egiteko baliatu zuen lantalde bat eta lanerako azpiegitura izan zituen. 1968an, Night of the Living Dead beldurrezko filma egin zuen, genero horretan klasiko bihurtu den filma. Geroztik egin dituen filmek bide horri eutsi diote.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.