Gerezi-ardagai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerezi-ardagaia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaDaedaleopsis
Espeziea Daedaleopsis tricolor

Gerezi-ardagaia (Daedaleopsis tricolor) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da. [1] Ez da jangarria, haragi larrukara eta suberosua du.

Sinonimoak: Daedaleopsis confragosa var. tricolor, Lenzites tricolor, Trametes rubescens var. tricolor. Zenbait autorek, confragosa delakoaren aldaeratzat hartzen dute, edo alderantziz, confragosa tricolor espeziearen aldaera gisa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, maskor formakoa, ukitzean latza, ildo erradialez markatua eta hiru koloreko eremu zentrokideekin: eremu bat arre-horixka kolorekoa da, beste bat, gorri-ardo koloretik gorri-purpurara doana eta bestea arre-gorrixka iluna da oinarrirantz. Ertza mehea du eta batzuetan zurbila.

Himenioa: Orrien itxurarekin, orriak meheak dira, estu eta adarkatuak. Kolorea aldatu egiten da perretxikoaren adinarekin: lehenbizi krema-haragi kolorekoa, gero hori-azafrai kolorekoa eta, azkenik, arre-hori iluna.[2]

Haragia: Larrukara, flexiblea, suberosua.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du balio gastronomikorik, haragi larrukara duelako.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Confragosa tipoak, ez du himenioa orrien itxurarekin, baizik labirintikoa. Stereum hirsutum espeziea, himenioan bakarrik bereizten da, leuna du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan, baina batez ere udazkenean, koniferoen eta hostogalkorren zurean.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Txina, Japonia, Hawaii uharteak.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 656 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 515 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 318 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]