Ardagai gorrikor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ardagai gorrikorra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaDaedaleopsis
Espeziea Daedaleopsis confragosa
Mikologia
 
himenioa dekurrentea da
 
espora zuriak dauzka
 
bizkarroia da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ardagai gorrikorra (Daedaleopsis confragosa) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan. Bere haragia kortxoa bezalakoa da.

Sinonimoak: Lenzites confragosa, Daedalea confragosa, Trametes rubescens.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, zertxobait konkorduna, giltzurrun formakoa, eremu zirkularrekin, erradialki zimurtsua, kolore askotarikoa: okre-haragi kolorekoa edo arre-gorrixka. Ertz kamutsa, hasieran zurixka.

Himenioa: 15 mm arteko geruza bakarreko tutuak. Krema kolore zikineko poroak, arrosak, arrexkak edo arre-zikinak, itxura aldakorrekoa: biribilduak, luzangak edo labirintikoak, Daedaleopsis tricolor-ean orri itxura hartuz.

Bilbea: Okre antzeko kolorekoa hasieran, gero arrexka-gorrixka samarreko kolorekoa. Suberosoa.[2]

Etimologia: Confragosa epitetoa latinetik dator, latza, esan nahi duen, "confragosus" hitzetik. Kapelaren gainazalak itxura zimurra duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espeziearen poliformismoa dela eta, interesgarritzat jotzen da bi mutur irudikatzea: espezie tipoa, poro biribildu edo luzangak dituena, Daedaleopsis confragosa, eta orrien itxurakoa dituen Daedaleopsis tricolor.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, hostozabalen egurretan.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia osoa, Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Australia, Hegoafrika, Brasil.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 655 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]