Gerra korazatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
M1 Abrams, M2 Bradley infanteriaren borroka-ibilgailuen eta Golkoko Gerran aintzina egiten ari zen konboi logistiko bat.

Gerra blindatua edo gerra korazatua, gerra modernoan, gerra metodoen osagai nagusi gisa ulertzen da borrokarako ibilgailu blindatuen erabilera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra korazatu modernoa I. Mundu Gerran borroka tanke nagusiaren garapenarekin hasi zen. Mark I tanke britainiarra Sommeko guduan ikusi zen lehenengoz 1916ko irailean, baina ez zuen lubakien gerraren ito-puntua hautsi. Cambraiko guduan (1917), britainiar tankeek arrakasta handiagoa izan zuten, Alemaniako lubakien sistema, Hindenburg Linea, apurtuz.

Alemaniako azken erasoaldi negargarriaren ostean, tankeak Amienseko guduan erabili zituzten, lubakien gerrak ezarritako ito-puntuari amaiera emanez eta gerra modu eraginkorrean amaituz Mendebaldeko frontean. Lehen Mundu Gerraren ostean, gerra blindatuen alderdi teknikoak eta doktrinalak eboluzionatu zuten, sofistikatuago bihurtuz eta eskola anitz sortuz.

Gerra arteko garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Handiaren ostean, tankearen garapenean parte hartu zuten hainbat komandantek, ideia berriak garatzen aritu ziren. Liddell Hartek, tankeen gerrari buruz eta Fuller koronelaren teoriei buruz, zabal idatzi zuen. Britainiako Gerra Bulegoak, 1927ko maiatzaren 1ean eta RJ Collins koronelaren agindupean, baietza eman zion Indar Mekanizatu Esperimentalaren sortzeari. Unitateak guztiz mugikorrak ziren, eta honako elementuekin zegoen osatuta: Errekonozimendu tankeak; auto korazatuak; 48 Vickers tanke ertainak; metrailadore korazatu batailoi bat; ohiko moduko artilleria edo hegazkinaren aurkako artilleria (Birch kanoiak) jarduteko gai zen eta erabat autopropultsatutako kate-kanoien bateria zeukan artilleria erregimentu mekanizatua, eta landa-ingeniarien konpainia motordun batez. Unitateak Salisburyko lautadan egin zituen operazioak, eta beste nazio handi batzuek ikusle moduan jardun zuten: Estatu Batuak, Alemaniak eta Sobietar Batasunak. Bere jarduna aintzatetsi bazuten ere, 1928an, lizentzia eman zioten. Orduan, Estatu Batuek bere indar mekanizatu esperimentala sortu zuten. Britainiar Armada bere zalditeria zalditik tankera pasatzen hasi zen. Nahiz aldeak egon Britainia Handiko Armadaren indarra Royal Air Forcerekin batera garatu behar ote zen eta gobernuko pertsona batzuk Britainia Handiko Royal Navyren alde egin, 1939rako, erregimentu guztiak erabat aldatuta ziren.

Bigarren Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britainiar tankeak etsaien suaren mende aurrera egiten El Alameingo Bigarren guduan, 1942an.
1943ko Kurskeko guduan, borrokan ari zen Tigre I alemaniarra.

Gerra korazatu modernoaren doktrina Bigarren Mundu Gerran garatu, eta ezarri zen, kasu askotan ibilgailu korazatuak infanteriarako laguntza-arma gisa erabiliz etsaien defentsetan barneratzeko eginkizunarekin. Gerra konbentzionalean, oinarrizko gakoa puntu jakin batean indarraren kontzentrazioa da. Indarraren kontzentrazioak, konfrontazio jakin batean, garaipen aukerak areagotzen ditu. Behar bezala aukeratuta eta ustiatua, garaipena konfrontazio jakin batean edo kopuru txiki batean lortzeko, nahikoa izaten da borroka irabazteko.

Orainaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tankeek oso gutxitan egiten dute lan berek bakarrik; Normalean, gutxieneko unitate-tamaina pelotoia da (pelotoia ofizial batek zuzentzen duen Estatu Batuetako Armadako eta Marinen unitaterik txikiena da, eta konpainia edo tropa baten osagaia), lauzpabost tanke dituena. Pelotoiaren tankeek elkarrekin lan egiten dute, elkarri laguntza emanez; bik aurrera egin dezakete gainerakoek zaintzen dituzten bitartean; gero, haiek gelditu, eta gainerakoei estaldura ematen diete.

Laguntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra korazatua mekanikoki eta logistikoki oso bizia da, eta laguntza mekaniko zabala behar du.

Borrokarako ibilgailu korazatuek lur berean lan egiteko gai diren ibilgailu korazatuak behar dituzte laguntzeko. Horiek militarren adar egokiak kudeatzen dituzte. Adibidez, Britainia Handiko Armadako ibilgailuen berreskurapena eta mantentze-lanak REMEk kudeatzen ditu, eta ingeniarien borroka-ibilgailuak REk.

Huek honakoak hartzen dituzte bere baitan:

  • Berreskuratzeko ibilgailu korazatuak (ingelesez ARV)

Ibilgailu horietako asko bere baitako ibilgailuaren txasisean oinarritzen dira. Adibidez, RU Challenger tankerako ARVa Challengerren kaskoarena da, dibidieta batekin.

  • Laguntza-ibilgailu blindatuak
  • Borrokako ingeniaritza-ibilgailuak (ingelesez CEV)

Adibidez, bulldozerrak.

Etorkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraganean gudu tanke nagusia gerra blindatuaren parte izan bada ere, azken gatazketan, enfasi handiagoa jarri dute mugikortasunean, gudu tanke nagusiek eman ezin dutena. Aste batzuk behar dira tankeak eta haien euskarrirako ekipoak itsasoz edo airez garraiatzeko, eta ibilgailuek, oraindik, mantentze-lanak behar dituzte maiz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]