Charles de Gaulle

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charles de Gaulle.

Charles de Gaulle (Lille, 1890eko azaroaren 22a - Colombey-les-Deux-Églises, Marne Garaia, 1970eko azaroaren 9a), politikari, idazle eta militar frantsesa. Frantziako V. errepublikako presidente izan zen 1959tik 1969ra bitartean.

Saint-Cyr eskolan egin zituen ikasketak, eta Lehen Mundu Gerran frantses armadako kapitain izan zen. 1934an argitaratu zuen Vers l´armée de métier liburuan, Maginot lerroa eredutzat zuen defentsa-politika gaitzetsi zuen. Bigarren Mundu Gerran Frantzia erori eta Pétain-ek armistizioa sinatu zuenean, De Gaullek Ingalaterrara ihes egin zuen, eta 1940ko ekainaren 20an Askatasun Nazionaleko Batzorde bat eratu zela iragarri zuen; Frantzia Askeko gudarosterako gizonak eskatu, eta erresistentzia bultzatu zuen. Frantzia askean behin-behineko gobernuko lehendakari izan zen (1944-1946), baina, Konstituzio berriaren aurrean izan ziren desadostasunen ondorioz, 1946ko urtarrilean utzi egin zuen lehendakaritza. Aljeriako gerrarengatik, militarren eskaeraz bereziki, gobernuburu izendatua izan zen (1958-1959), eta Frantziako konstituzio berria idatzarazi zuen (V. Errepublika). Gobernuburu zela, erakundeak eraberritzen saiatu zen.

1958ko irailaren 28an onartu zen Konstituzio berria erreferendum baten bidez, lehendakariari ahalmen handiagoa ematen ziona. V. Errepublika hasi zen. 1958ko azaroko hauteskundeetan UNR alderdiak (Union pour la Nouvelle République) garaipena lortu ondoren, lehendakari hautatu zuten (1959ko urtarrilaren 8an). Aljeriako auziari buruz irizpide kontrajarriak azaldu ziren, baina Éviango hitzarmenetan Aljeriaren askatasuna onartu zuen (1962). 1965ean, berriro lehendakari hautatu zuten, baina 1967ko Legebiltzarrerako hauteskundeetan gehiengoa galdu zuen bere alderdiak, eta 1968ko maiatzeko krisiak gobernua jota utzi zuen. 1969an, Frantziako administrazioa eraberritzeko erreferenduma galdu zuen, eta etsi egin zuen. Politikari ez ezik idazle ere bazen, eta Mémoires de guerre obran, lau liburukitan, bere estilo zorrotza eta garbia erakutsi zuen.


[aldatu] Ikus, gainera


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Charles de Gaulle
Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak