George S. Patton
Patton jeneralaren irudia. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1885eko azaroaren 11a | |
| Hil | 1945eko abenduaren 21a (60 urte) |
|
| Webgunea | www.pattonhq.com http://www.pattonhq.com www.pattonhq.com | |
| Sinadura | ||
George Smith Patton, Jr. (1885eko azaroaren 11a, San Gabriel Township, Kalifornia - 1945eko abenduaren 21a, Heidelberg, Alemania) estatubatuar militar bat izan zen.
36 urtez luzatu zen bere ibilbide militarran zehar gerra-gurdien alde egin zuen bere herrialdeko lehenbiziko militarren artean kokatzen da. Bigarren Mundu Gerran zehar Ameriketako Estatu Batuetako Armadako jenerala izan zen. Afrikako iparraldean, Sizilia eta Europako gudulekuetan unitate militar garrantzitsu ugari gidatu zituen. Bestalde Bigarren Mundu Gerran zehar naziek ikara gehien izan zioten jeneral etsaietako bat izan zen.
Eduki-taula |
Izaera [aldatu]
Izaera bitxiko pertsona zen. Askok gerlari purua eta izugarrizkotzat zuten, honek "Odol eta Kemen" ezizena beraganatuarazi zion. Aldiz, beste askoren ustez obedientzia ukatze, jokamolde urrazte eta desoreka emozionalez osatutako denboraldi ugariz betetako buruzagi militar bakarti bat izan zen. Bere izaera berezi honek bizitzan zehar gertaera, aldarte eta zer esan ugari ekarri zizkion.
Zinema [aldatu]
1970. urtean Franklin J. Schaffner zinema zuzendariak Patton izeneko filma zuzendu eta filmatu zuen. Filma honek urte hartan 7 Oscar Sari irabazi zituen.
Iruditegia [aldatu]
-
Patton 1945ean.
-
1943an Bernard Montgomery britainiar mariskalarekin batera.
Kanpo loturak [aldatu]
- George S. Patton jeneralari buruzko webgunea (Ingelesez)