Gerry Rafferty

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gerry Rafferty
Gerry Rafferty
Gerry Rafferty 1980ko irailaren 6an Dublin hiriko National Stadium estadioan eskainitako musika emanaldi batean zehar.
Datu pertsonalak
Izen osoa Gerald Rafferty
Jaio 1947ko apirilaren 16a
Eskozia Paisley, Renfrewshire (Eskozia)
Hil 2011ko urtarrilaren 4a
Ingalaterra Bournemouth, Dorset (Ingalaterra)
Bikotekidea Carla Ventilla (1970-1990)

Gerald "Gerry" Rafferty (1947ko apirilaren 16a, Paisley, Eskozia - 2011ko urtarrilaren 4a[1], Bournemouth, Ingalaterra) eskoziar abeslari eta abesti konposatzaile bat izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Haurtzaroa

Langile mailako familia batean hazi zen. Bere aita, Joseph Rafferty, jatorri irlandarra eta alkoholarekin arazoak zituen mehatzari eta kamioi gidaria izan zen, 1963an Geraldek 16 urte zituela hil zelarik. Ama aldiz, Mary Skeffington, eskoziarra zen, Gerald gaztetxoari eskoziar eta irlandar folk abestiak irakatsi zizkiolarik. The Beatles eta Bob Dylanen eragin handia jasan zuen.

[aldatu] Ibilbidea

Bere ibilbide kale musikari gisara hasi zuen. Bere lehenbiziko taldea The Humblebums izenekoa izan zen, gerora bakarka disko bat ere argitaratu zuelarik. 1972an Joe Egan-ekin batera Stealers Wheel talde berria sortu zuen. 1975an taldea banandu eta Raffertyk bakarkako diskoak argitaratzeari ekin zion.

Bere bakarkako abestirik ezagunena 1978ko City to city diskoan argitaratutako Baker Street abestia da. Aldiz, ziurrenik bere ibilbide osoko abestirik ezagun eta entzunena Stealers Wheel taldean zegoenean konposatu zuen Stuck In The Middle With You abestia izango da. Azken hau Quentin Tarantino zinema zuzendari ezagunaren Reservoir Dogs filmako soinu bandaren abestietako bat izan zelarik.

[aldatu] Bakarkako diskografia

[aldatu] Erreferentziak

  1. http://berria.info/albisteak/46496/gerry_rafferty_abeslari_eskoziarra_hil_da_63_urterekin.htm Gerry Rafferty abeslari eskoziarra hil da. Berria.info
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak