Gibraltarko itsasartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gibraltarko Itsasartea espaziotik ikusita

Gibraltarko Itsasartea[1] (arabieraz: مضيق جبل طارق, Madiq Jabal Tàriq, gaztelaniaz: Estrecho de Gibraltar, ingelesez: Strait of Gibraltar) Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa lotzen dituen, eta Europako Espainia eta Gibraltar Afrikako Marokotik bereizten dituen itsasartea da. Geologikoki ere, itsasarte hau Eurasiako eta Afrikako plaka tektonikoen arteko muga da.

14,4 kilometroko luzera du Espainiako Punta de Oliverosetik eta Marokokoraino (luzera gutxieneko puntua). Gutxieneko sakonera Umbral de Camarinalen du (280 m) eta handiena Algecirasko badian (1.000 m inguru).

Historian zehar, leku estrategikoa izan da eta gatazka handiak sortu ditu: Espainia eta Marokoren artekoa Ceuta eta Melillari buruzkoa, Espainia eta Erresuma Batua artekoa Gibraltari buruzkoa, etabar. Gainera, munduan askorik ez daude, hain txikia geografian eta hain handia ekonomian, Gibraltar itsasartearena bezalako mugarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-12 .

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Gibraltarko itsasartea