Giclas katalogoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Giclas katalogoa mugimendu propio nabarmen bat duten izarrak dituen katalogo astronomiko bat da. Henry Lee Giclasek eta honen laguntzaile izan ziren Robert Burhnam, Jr. eta Norman G. Thomasek egin zuten bi zati ezberdinetan: lehena 1971n ipar hemisferiorako eta bestea 1978an hego hemisferiorako.

Bi katalogo hauek AEBetako Arizona estatuko Lowell Behatokian bildu ziren. Ipar hemisferioko katalogoak 8989 objektu biltzen ditu, hego hemisferiokoak soilik 2758 biltzen dituen bitartean, deklinazioari dagokionez estaldura ez osoaren ondoriozko diferentzia. Giclas katalogoa osatzen duten izarrak G FFF-NNNA eran agertzen dira, non FFF eta NNNk zenbaki osoak irudikatzen dituzten, hizki batekin batera (A), bigarren zenbakiaren atzean joan daitekeena. Adibidez, G 045-020 edo G 45-20k Wolf 359 (CN Leonis) izarra izendatzen du.

Euren Giclas zenbakiagatik ezagutzen diren izarren adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izarra Izen alternatiboa Konstelazioa Distantzia
(Argi-urteak)
Ezaugarri aipagarriak
G 99-49 GJ 3379 Orion 17,2 Nano gorria, izarrik gertukoena bere konstelazioaren barnean
G 196-3 NLTT 23293 Ursae Majoris 48,6 nano marroi batek lagundutako nano gorria
G 114-10 LTT 3201 Hidra 60 Metaltasun handiko nano gorria
G 261-43 GJ 9743 Cepheus 69,1 Bi nano zurik osatutako sistema bitar bat
G 21-15 Ross 137 Ofiuchus 179 Hiru nano zurik osatutako izar sistema

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]