Cepheus (konstelazioa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cepheus
Cepheus constellation map.svg
Datuak
Laburdura Cep
Genitiboa Cephei
Sinbologia Zefeo
Igoera zuzena 22 h
Deklinazioa 70°
Eremua 588 gradu karratu

27. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

1
Izarrik distiratsuena α Cephei

(ageriko magnitudea 2,44)

Meteoro euria
Konstelazio

mugakideak

+90° eta −10° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Azaroan

Cepheus (Zefeo) Ipar hemisferioko konstelazio bat da. Mitologia grekoko Zefeo Etiopiako erregea irudikatzen du, Kasiopearen senarra eta Andromedaren aita. Ptolomeok II. mendean deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta gaur egungo 88 konstelazioetako bat ere bai.

Astronomiarako bereziki interesgarriak diren bi izar aldakor ditu. Batetik, Delta Cephei; izarra zefeiden prototipoa da. Zefeidak oso periodo erregularreko distira-aldaketa duten izarrak dira, eta oso baliagarriak dira distantziak kalkulatzeko. Bestetik, Beta Cephei; gainazalean pultsuak izatearen ondorioz argitasun-aldaketak dituen izar aldakor mota baten ordezkaria da.

Konstelazio honetan daude, halaber, izar ezagun handienetako bi: Mu Cephei eta VV Cephei.

Izar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • α Cephei (Alderamin), konstelazioko izarrik distiratsuena; 2,44ko magnitudea du, eta zuria da.
  • β Cephei (Alfirk), Beta Cephei aldakorren prototipoa. Zuri-urdina da, eta 3,15 eta 3,21 bitarteko distira aldakorra du. Be izarra da, bere gainazaletik materia kanporatzen duena.
  • γ Cephei, 3,22ko magnitudekoa: Izar bitarra da, eta exoplaneta bat du izar nagusiaren (azpierraldoi laranja) inguruan biraka.
  • δ Cephei, oso izar ospetsua da aldakor zefeiden prototipoa izateagatik. Izar bitarra da.
  • ε Cephei, 4,18ko magnitudeko Delta Scuti aldakorra da (zefeida nanoak).
  • ζ Cephei, 3,39ko magnitudeko supererraldoi laranja. Lurretik 725 argi-urteko distantziara dago.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Cepheus (konstelazioa)