Gilemina I.a Herbehereetakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gilemina I.a Herbehereetakoa

Gilemina I.a Herbehereetakoa (Wilhelmina Helena Pauline Maria van Oranje-Nassau) (Haga, 1880 - Het Loo jauregia, 1962), Herbehereetako erregina 1890etik 1948ra; 1948an abdikatu eta bere alabak Julianak oinordetu zuen.

Hagan jaio zen 1880ko abuztuaren 31ean, eta Gilen III.a erregearen eta Emma Gilermina Waldeck-Pyrmont printzesaren alaba zen. Aitaren aldetik, Gilemina Gilen II.a erregearen eta Ana Errusiakoa dukesaren iloba zen; eta amaren aldetik, Jurgi Viktor I.a Waldeck-Pyrmontekoaren eta Maria Luisa Schleswig-Holsteinekoaren iloba.

1901eko otsailaren 7an Hagan ezkondu zen Henrike Mecklemburgo-Schweringo dukearekin, Frederiko Frantzisko II.a Mecklemburgo-Schweringoaren eta Maria Karolina Schwarzburg-Rudolstaden semea. Bikoteak arazo ugari izan zituen, eta hainbat aborturen ondoren, bikoteak alaba bakarra izan zuen:

Gileminaren erregealdian zuhurtasuna eta errespetua dira aipagarriak.

Bestalde, Gileminak trebetasun handia zuen negozioetan, eta hori dela eta, munduko emakume aberatsenen artean egon zen.

1948an, holandar kolonietako matxinadek eragindako kritiken ondorioz, abdikatzea erabaki zuen, eta bere alabak hartu zuen tronua. Bizitzako azkeneko urteak Het Loo jauregian igaro zituen. 1962ko azaroaren 28an hil zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Gilemina I.a Herbehereetakoa