Beatriz I.a Herbehereetakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Beatrix Wilhelmina Armgard
Beatriz I.a Herbehereetakoa

Royal Monogram of Queen Beatrix of the Netherlands.svg
Herbehereetako Erregina
1980ko apirilaren 30a – 2013ko apirilaren 30a
Lehen ministroa   Mark Rutte
Aurrekoa Juliana I.a Herbehereetakoa
Ondorengoa Gilen Alexandro Herbehereetakoa

Jaiotza 1938ko urtarrilaren 31a
Baarn  Herbehereak
Ezkontidea Claus van Amsberg
Senideak Aita: Bernhard Lippe-Biesterfeld
Ama: Juliana I.a Herbehereetakoa
Seme-alabak Gilen Alexandro

Friso
Konstantino Kristobal

Erlijioa Protestantea

Beatriz I.a Herbehereetakoa (Beatrix Wilhelmina Armgard van Oranje-Nassau en Lippe-Biesterfeld), 1938ko urtarrilaren 31ean jaioa. Herbehereetako printzesa, Orange-Nassauko printzesa, Lippe-Biesterfeldeko printzesa, Herbehereetako erregina 1980ko apirilaren 30etik 2013ko apirilaren 30era.

2013ko apirilaren 30etik Herbehereetako Printzesa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beatriz I.a Juliana I.a Herbehereetakoaren eta Bernardo Lippe-Biesterfeldekoaren alaba da. Sofia Wittelsbachekoaren ondorengo zuzena da.

Bigarren Mundu Gerran Erresuma Batura, lehenengo, eta Ottawara (Kanada), ondoren, erbesteratu zen bere amarekin, bere aita Londresen geratzen zen bitartean.

Zuzenbidea ikasi zuen Leidengo Unibertsitatean, eta 1961ean litzentziatu zen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Claus von Amsbergekin ezkondu zen 1966ko ekainaren 10ean Amsterdameko katedralean. Claus von Amsberg Hitlerzale izandakoa zenez, Herbehereetan ez zen begi onez ikusi ezkontza, eta batzuek Beatriz printzesak bere karguari uko egitea eskatzen zuten.

Bikoteak hiru seme-alaba izan dituzte:

Herbehereetako erregina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beatriz I.a Herbehereetakoa

1980ko apirilaren 30ean Juliana I.a Herbehereetakoak abdikatu zuen 32 urteko erregealdiaren ondoren, eta Beatriz izendatu zuten erregina egun horretan bertan Amsterdamen.

Beatrizek bere ezkontzari etekina ateratzen jakin du, hasierako eztabaida alde batera utziz. Bere senarraren jatorria erabili du bi herrialdeen arteko adiskidetzea bermatzeko. Eta arrazoi horregatik, 1996. urtean Karlomagno Saria eman zioten Akisgranen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Beatriz I.a Herbehereetakoa