Juliana I.a Herbehereetakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juliana I.a Herbehereetakoa

Juliana I.a Herbehereetakoa (Juliana Louise Emma Marie Wilhelmina van Oranje-Nassau) (1909ko apirilaren 30a - 2004ko martxoaren 20a), Herbehereetako erregina bere amak abdikatu zuenetik (1948), berak abdikatu zuen arte (1980).

Hagan jaioa, Henrike Vladimir printzearen (Mecklemburgo-Schweringo dukea), eta Gilemina I.a Herbehereetakoaren alaba zen. Aitaren aldetik Frederiko Frantzisko II.a Mecklemburgo-Schweringoaren eta Maria Karolina Schwarzburg-Rudolstaden iloba zen. Amaren aldetik, Gilen III.aren eta Emma Gilermina Waldeck-Pyrmontekoaren iloba zen. Juliana Herbehereetako printzesa izendatua izan zen jaio zenetik.

1937ko urtarrilaren 7an Bernardo Lippe-Biesterfeldekoarekin ezkondu zen, Hagako udaletxean, eta Baarneko jauregian kokatu ziren.

Lau alaba izan zituzten:

Bigarren Mundu Gerran Erresuma Batura, lehenengo, eta Ottawara (Kanada), ondoren, erbesteratu ziren Juliana eta bere familia.

1945ean Juliana printzesa bere familia guztiarekin elkartu zen holandar lurretan.

1948an Herbehereetako erregina izendatu zuten Amsterdamen.

1980an (71 urtekin) abdikatu zuen, eta bere alaba Beatriz izan zen bere oinordeko.

1990tik aurrera, Alzheimerren gaixotasunaren eraginez, agerpen publiko gutxi egin zituen, eta 2004an hil zen pneumonia baten ondorioz.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Juliana I.a Herbehereetakoa