Ana Errusiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ana Errusiakoa

Ana Errusiakoa, (errusieraz: А́нна Иоа́нновна)(1693 - 1740) Errusiako enperatriza izan zen 1730etik 1740ra.

Iván V.aren alaba zen, beraz, Petri Handiaren iloba eta Petri IIaren lehengusina. Azken hori 1730ean ordezkatu egin zuen. Frederiko Gilen, Kurlandiako dukearekin ezkondu zen. Anaren Erregealdian Errusiak Poloniako Ondorengotza Gerran (1733-1735) parte hartu zuen eta turkiarren aurka ere hasi zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petri IIaren heriotzarekin Ana enperatriz izateko aukeratu zuten oinordeko zuzenik utzi ez zuelako. Kontseiluko kideen asmoa erraz erabili zezaketen pertsona bat jartzea zen karguan eta Inperioaren boterea gutxituko zuen dekretuak sinaraztea.

Anak plan horiek guztiak desarmatzen ditu eta Inperioko erregimentuek eta guardiak dioten begikotasunaz baliatuz eta horien laguntzarekin, autokrataren antzera ezartzen du bere boterea. Hartzen dituen lehenengo erabakietako bat polizia sekretua sortzea izan zen, horren bidez, bere politikaren aurkakoak beldurtzeko. Errusiar nobleak botere karguetatik at utziko ditu dien errezeloagatik eta Alemaniako Baltikoko herrietako pertsona ospetsuak jarriko ditu haien ordez. Ernst Johann von Bironek eragin berezia izango du gortean.

Germaniako Erromatar Inperio Santuko Karlos VI.arekin aliantza bat egiten du eta Errusiak Poloniako Ondorengotza Gerran parte hartzen du. Augusto IIIa jartzen dute Poloniako tronuan.

1735ean Otomandar Inperioa erasotzen du baina Germaniako Erromatar Inperio Santuko Karlos VI.ak bake akordioa sinatzen du, eta ondorioz Ana gerra bukatzera behartzen du.

1740an hil zen eta aurreko agintariak bezala oinordeko zuzenik ez zuen utzi. Oinordeko Ivan iloba izendatu zuen, oraindik hilabete gutxi zituena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ana Errusiakoa Aldatu lotura Wikidatan