Gilen I.a Orange-Nassaukoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Gilen I.a Orange-Nassaukoa
Gilen I.a Orange-Nassaukoa

Orangeko printzea
1544 – 1584
Aurrekoa René Châlongoa
Ondorengoa Filipe-Gilen Orange-Nassaukoa

Jaiotza 1533ko apirilaren 24a
Dillenburg, Nassauko dukerria, Germaniako Erromatar Inperio Santua (gaur egun Alemania)
Heriotza 1584ko uztailaren 10a
Delft, Probintzia Batuak (gaur egun Herbehereak)
Ezkontidea Anna van Egmont (1551-1558)
Anna von Sachsen (1561-1571)
Charlotte Borboi-Montpensierkoa (1575-1582)
Louise Colignykoa (1583-1584)
Senideak Aita: Gilen I.a Nassau-Dillenburgekoa
Ama: Juliana von Stolberg

Gilen I.a Orange-Nassaukoa (Dillenburg, 1533ko apirilaren 24a - Delft, 1584ko uztailaren 10a), Gilen Isila (Nederlanderaz: Willem de Zwijger) eta Gilen Orangekoa (Nederlanderaz: Willem van Oranje) ere deitua, Orangeko printzea eta Nassauko kondea, Espainiar Inperioaren aurka Herbeheretan piztu zen matxinadaren buru nagusia izan zen. Errebolta horrek Probintzia Batuen independentzia ekarri zuen (1648) eta Laurogei Urteko Gerrari hasiera eman zion.

Noble aberatsa zen. Hasieran Habsburgo etxea zerbitzatu zuen eta Margarita Parmakoa, Espainiar Herbeheretako gobernadorearen gorteko kidea izan zen. Baina botere politikoaren zentralizazioak eta espainiarren aldetik herbeheretar protestanteek jasaten zuten jazarpenak nahigabetu zuten eta Espainiar Inperioaren aurkako erreboltarekin bat egin zuen. 1580an Filipe II.ak legetik kanpokotzat jo zuen eta lau urte geroago Balthazar Gérardek hil zuen Delften.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilen I.a Orange-Nassaukoa Aldatu lotura Wikidatan