Giovanni Paolo Pannini
Wikipedia(e)tik
Giovanni Paolo Pannini (Piacenza, Italia, 1691 - Erroma, Italia, 1765) margolaria izan zen. Erroma zaharreko eraikuntzen hondakinak eta Erroma modernoko bazterrak pintatu zituen, maisutasun handiz. Ospe handia lortu zuen Italian eta Frantzian.
Lan nagusiak: Predikua hondakinetan (Prado), Erromako San Pedroko barrualdea (Louvre), Pertsonaiak arku baten pean, itsasoa gibelean (Florentzia) eta Tenpluko merkatarien eraispena (Erroma).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.