Piacenza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Piacenza

Emilia-Romagna
Piacenza
Izen ofiziala Piacenza
Estatua ItaliaItalia
Estatua
Eskualdea
Probintzia
ItaliaItalia
Emilia-Romagna
Piacenza
ISTAT kodea -
Koordenatuak 45°8′0″N 10°2′0″E / 45.13333°N 10.03333°E / 45.13333; 10.03333Koordenatuak: 45°8′0″N 10°2′0″E / 45.13333°N 10.03333°E / 45.13333; 10.03333
Piacenza Italia-n dago
Piacenza
Eremua 118 km2
Posta kodea 26.100
Biztanleria 102.871 bizt.
Dentsitatea 871,79 bizt./km²
www.comune.piacenza.it


Piacenza[1] Italiako iparraldeko hiri bat da, eta izen bereko probintziako hiriburua da. Emilia-Romagna eskualdean dago, Po ibaiaren hegoaldean dago, Milan hiritik hego-ekialdera.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Piacenzako duomoa.

Erromatarrek sortu zuten Piacenzako kolonia K.a. 218. urtean. Erromaren mendeko hiri bihurtu zen K.a. 90. urtean. Frederiko Bizargorriaren esku egon zen XII. mendean, eta Lonbardiako ligaren kide izan zen ondoren.

Ekonomia [aldatu]

Nekazaritza-eremu oparoa da. Industria (ardogintza, industria kimikoa, zurgintza) eta nekazaritza (laboreak, mahastiak) dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Monumentuak [aldatu]

Aipagarriak dira XII-XIII. mendeetako katedral erromaniko-lombardiarra, San Antoniko katedrala (XII-XIII-XIV. m.), San Sabino eliza berritua (XII. m.), Santa Maria di Campagna eliza (XVI. m.), Sixto santuarena (XVI. m.), XIII. mendeko Comunale jauregia eta Margarita Austriakoak eraikiarazi zuen Farnese jauregi ikusgarria, amaitu gabea. Unibertsitatea du.

Kanpo-loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Piacenza

Erreferentziak [aldatu]