Girafido
Wikipedia(e)tik
| Girafido | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Animalia |
| Filuma: | Chordata |
| Klasea: | Mammalia |
| Ordena: | Artiodactyla |
| (mailakatu gabea): | Ruminantiamorpha |
| Azpiordena: | Ruminantia |
| Infraordena: | Pecora |
| Familia: | Giraffidae |
Girafido edo Giraffidae Artiodaktiloen ordenako izen bereko familiako hausnarkariez esaten da. Oso hanka eta lepo luzekoak dira, okapia izan ezik. Buru luzexka zorrotza eta mutur zapala dute. Besagainean du gorputzaren garaierarik handiena. Adar labur iledunak izaten dituzte. 32 hortz eta bi behatzeko hankak dituzte. Afrikan bizi dira. Jirafa eta okapia dira espezie nagusiak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.