Jirafa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Opisthokonta

Jirafa
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Artiodactyla
Familia: Giraffidae
Generoa: Giraffa
Espeziea: G. camelopardalis
Linnaeus, 1758[2]
Hedapen mapa
Hedadura mapa[3]

Jirafa (Giraffa camelopardalis) jatorriz Afrikakoa den ugaztun ungulatua da. Lurrean bizi den animaliarik altuena eta hausnarkaririk handiena da. Azalean orban handi irregularrak ditu, horixkatik hasi eta beltz kolorerainokoak, marra zuri, horixka edo beltzez banatuak. Jirafa heldu arren batez besteko pisua 1.191 kilokoa da, eta eme helduena 828 kilokoa. Beren altuera 4,3 eta 5,2 metro artekoa da batez beste, eta inoiz aurkitutako alerik altuena 6 metrokoa izan zen.

Jirafa oreinen eta behien ahaidea da, baina beste familia batean sago sailkaturik, Giraffidae familian alegia. Familia honetan jirafa bera eta bere ahaide hurbila den okapia soilik daude.

Jirafak Txadetik Hegoafrikaraino hedaturik daude. Sabanetan, belardietan edo baso irekietan bizi daitezke. Janaria urria denean baso itxiagoetan sar daitezke. Akaziadun basoak atsegin dituzte. Ur-kantitate handiak edaten dituzte eskura dutenean, eta horri esker, denbora luzez bizi daitezke eskualde lehorretan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jirafa Aldatu lotura Wikidatan
  1. The IUCN red list of endangered species
  2.   Linnaeus (1758), 1, Syst. Nat., 66. orrialdeak .
  3. (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an