Glizina (landarea)
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau landareari buruzkoa da; aminoazidoa gaitzat duena beste hau da: Glizina
Glizina,[1] botanikan, Papilionazeoen familiako Wisteria generoko zenbait landareri ematen zaion izena da. Landare zurkarak dira, igokariak, eta lore usaintsu ugari dituztelako apaingarri gisa erabiltzen dira. Tximeleta itxurako loreak dituzte, mordo zintzilikatuetan bilduta eta lorezil elkartuekin. Obulutegia leka bihurtzen da, eta hazi txiki gogorrak ditu barruan. Hosto konposatuak dituzte, berde kolorekoak. Ekialde urrunekoak eta Hego Ameriketakoak dira jatorriz.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.