Titikaka

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Titikaka
Titicaca (es), Titikaka (ay), Titiqaqa (qu)
Intikawan Amantani.jpg
Lago titicaca 001.png
Kokapena Peru, Bolivia
Garaiera 3.812 m
Eremua 8.372 km²
Zabalera 80 km
Luzera 190 km
Bataz besteko sakonera 107 m
Gehienezko sakonera 284 m
Arroa 58.000 km²
Ertzaren luzera 1.125 km
Betebidea 27 ibai
Hustubidea Desaguadero ibaia
Lurrunketa
Uharteak 42
Hiriak Puno (Peru)
Copacabana (Bolivia)

Titikaka munduko aintzira handiena da, Peru eta Boliviaren artean kokatua. Andeetako goi ordokian dago, 3.812 metroko garaieran.

Aintzira ia bananduta dauden bi azpi-aintziraz osatua dago, Tiquina tartean bidez lotuak. Trate honek 800 metro ditu toki estuenean. Azpi-aintzira zabalena, Lago Grande edo Lago Chucuito, bataz beste 135 metro sakon da (gehienezko sakonera 284 m). Azpi-aintzira txikiena, Lago Pequeño edo Lago Huiñaimarca (kitxuaz Wiñay Marka), bataz beste 9 metro sakon da (gehienezko sakonera 40 m).

Titikakaren betebide nagusia bost ibai dira: Ramis, Coata, Ilave, Huancané eta Suchez ibaiak. Hauei euritik eta Andeetako glaziarrak urtzetik datorkie ura. Beste 20 bat ibaik aintzira dute amaiera. Hustubidea, berriz, Desaguadero ibaia da, baina honek uraren %10a baino ez du husten. Berez, galtzen den uraren %90a lurruntze bidez izaten da, haize bortitzek eta eguzki gogorrak indartua. Aintzira itxia da ia.

[aldatu] Uharteak

Titikakan 41 uharte daude, batzuk biztanle kopuru handikoak. Hauek dira nagusiak:

  • Perun: Amantaní, Anapia, Campanario, Uros (kanaberaz egindako uharte artifiziala), Soto, Suasi eta Taquile.
  • Bolivian: Isla de la Luna, Isla del Sol, Kalahuta eta Suriki.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Titikaka

Erioll world.svg Koordenatuak: 15°50′S 69°20′W / -15.833, -69.333 (Titikaka)