Iberiar goi-lautada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Iberiar goi-lautada[1] (gaztelaniaz: Meseta Ibérica edo Meseta Central) Iberiar penintsulan dagoen goi-ordokia da. Espainiako erdialdean kokatzen da eta ia bere lurralde osoa betetzen du. Geologikoki Paleozoikoko Mendigune Hesperikoan du sorrera; mendiguena higaduraren eraginez goi-ordoki bihurtu zen.

Goi-ordokiaren batez besteko altuera 600 metrokoa da, baina iparraldeko zatia altuagoa da hegoaldeakoa baino.

XIX. mendera arte, Iberiar goi-lautada ez zen Iberiar penintsularen zati batentzat hartuta, Alexander von Humboldtek hala adierazi arte.

[aldatu] Geografia

Iberiar goi-lautadak 210 000 km², hau da, Espainiaren azaleraren erdia baino zenbait gehiago.

Inguruan zenbait mendigune ditu: ipar-ekialdean Iberiar sistema du, Katalunia, Aragoi eta Euskal Herritik banatzen zaiona; ipar-mendebaldean Kantauriar mendilerroa Asturias, Kantabria eta Galizatik banatzen zaio eta hegoaldean Sierra Morena Andaluziatik banatzen zaio.

Badaude zenbait mendilerro Iberiar goi-lautada zeharkatzen dutenak. Nagusiak Erdialdeko mendigunea eta Toledoko mendiak dira. Era berean Tajo, Duero eta Guadiana ibaiak goi-ordokia zeharkatzen dute.

[aldatu] Erreferentziak

  1. 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-6 

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak