Gonzalo Saenz de Samaniego

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gonzalo Saenz de Samaniego Berganzo (Samaniego, Araba, 1966ko azaroaren 3a-) EAJko euskal herritar politikaria. 2002ko urtarriletik 2009ko maiatzera, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua izan zen.

Biografia

Ikasketez enologoa. Mahasgintzako hainbat enpresatan kargu desberdinak bete ondoren, 1991tik 1999ra Samaniegoko alkate izan zen Eusko Alderdi Jeltzalearekin. 2001eko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundetan Arabako EAJko zerrendetan hautatua izan zer eta Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburu izendatu zuen Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak. Gaur egun, EAJren EBBko kide da Arabako lurraldea ordezkatuz Pilar García de Salazarrekin batera.

Ikus, gainera


Aurrekoa
Iñaki Gerenabarrena
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburua

2001-2009
Ondorengoa
Pilar Unzalu