Gottlob Frege

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gottlob Frege

Gottlob Frege alemaniar matematikaria eta filosofoa (Wismar, 1848 - Bad Kleinen, 1925).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematikarentzat benetako metodo zientifikoa aurkitu nahi izan zuen, eta logika goitik behera eraberritu zuen. Fregek logika matematiko modernoaren oinarriak, zenbaki kardinalaren lehen definizioa eta multzoen teoriaren hastapenak ezarri zituen. Hizkuntza arrunta matematiketarako egokia ez zela ikusirik, hizkuntza sinboliko bat moldatu zuen.

Proposizioen kalkuluak egiteko eta proposizioen barne-egitura aztertzeko aukera eman zion hizkuntza berri horrek, eta sistema deduktiboa erabili zuen horretarako. Haren lan ezagunena matematikaren hizkuntza berritu zuena da: Begriffsschrift, eine der arithmetischen nachgebildete Formelsprache des reinen Denkens (1879, Pentsamendu garbiaren aritmetikako hizkuntza formalaren kontzeptuen bilduma). Funtzioa ez zuen subjektuen eta predikatuen arabera aztertu, proposatutako funtzioen arabera (aldagai bat edo gehiago dituen logikako adierazpena) eta argumentuaren (aldagai batez ordezkatua izan daitekeen funtzio logiko bateko gai mugatua) arabera baizik. Logikari buruzko ikerketen bidez, semantikari ateak ireki zizkion; zentzuaren (Sinn) eta erreferentziaren (Bedeutung) arteko desberdintasuna egin zuen, eta logikaren eta metalogikaren, eta hizkuntzaren eta metahizkuntzaren arteko aldea adierazi zuen. Fregeren lanei ez zitzaien merezi zuten garrantzia eman bere garaian, baina eragin handia izan zuten gerora Russell, Wittgenstein, Carnap, Hilbert eta beste askoren lanetan. Orobat, Fregek idatzitakoak dira: Die Grundlagen der Arithmetik (1884, Aritmetikaren oinarriak) eta Grundgesetze der Arithmetik (1893, Aritmetikaren oinarrizko legeak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gottlob Frege Aldatu lotura Wikidatan