Wilhelm Eduard Weber

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wilhelm Eduard Weber

Wilhelm Eduard Weber (Wittenberg, 1804ko urriaren 24a  - Göttingen, 1891ko ekainaren 23a ) alemaniar fisikaria izan zen. Halleko eta Göttingengo Unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Halle, Göttingen eta Leipzig-eko Unibertsitateetako irakasle izan zen.

Elektrizitateari eta magnetismoari buruzko lanak egin zituen. Gaussekin batera Lurraren elektromagnetismoa aztertu zuen, eta lehenengo telegrafo elektrikoa egin zuten biek. Elektrizitatearen garapenean eragin handia izan zuen, elektrizitatea neurtzeko unitate absolutuen sistema eman baitzuen, gauss unitate magnetikoan oinarritua.

Argiaren teoria elektromagnetikoaren oinarriak ezarri zituen, eta magnetismoaren teoria bat azaldu zuen, geroago Langevinek zehaztu zuena. Nazioarteko sisteman jario magnetikoa neurtzeko erabiltzen den unitateak weber izena du.

Higitzen ari diren partikula kargatuek eragiten dituzten indarren oinarrizko legea aurkitu zuen 1846an. Uhinen higidura ikertu zuen Ernst Heinrich bere anaia nagusiarekin batera. Eduard Friedrich anaia gaztearekin, berriz, gizakien higiduraren fisiologia aztertu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wilhelm Eduard Weber Aldatu lotura Wikidatan