Gremlins

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gremlins
GremlinStripeByInti.jpg
Datuak
Jatorrizko izenburua Gremlins
Izenburua euskaraz Gremlinak
Urtea 1984
Estreinaldia 1984ko ekainaren 8a
Generoa komedia, fantasia
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 106 minutu
Aurrekontua 11 milioi dolar
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
Joe Dante
Ekoizleak
Michael Finnell
Gidoilariak
Chris Columbus
Aktoreak
Zach Galligan
Phoebe Cates
Hoyt Axton
Polly Holliday
Frances Lee McCain
Musikagileak
Jerry Goldsmith
Argazkilariak
John Hora

Gremlins (euskaraz Gremlinak) 1984ko Joe Dante estatubatuar zinema zuzendariaren umore eta beldurrezko filma bat da. Europar mitologiako gremlin direlako izakietan oinarritua dago. Zach Galligan, Phoebe Cates, Hoyt Axton, Polly Holliday eta Frances Lee McCain aktoreek antzetu zuten.

Teorikoki beldurrezko filma bat izan arren, bertan agertzen diren umorezko eszena ugariei esker berehala mundu osoko haur eta gazteen gustoko filma bilakatu zuten, ondorioz haurren artean Mogwai izakiaren panpin ugari saldu zirelarik.

Izandako arrakasta horri esker 1990an Gremlins 2: The New Batch izeneko jarraipena izan zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Rand komertzialak (Hoyt Axton) bere seme Billyri (Zach Galligan) eguberritako opari gisa txinatar denda batean erosi berri duen izaki bitxi bat oparitu dio, Mogwai deritzona. Baina itxuraz opari xalo eta maitagarriena dirudienaren zaintzak ardura handia du, gaizki zaindu ezkero herri osoa beteko luketen gremlin izeneko izaki txiki, bihurri eta zakar andanaren sorrera iturri izan bailiteke, gremlin maltzur eta zital talde hauen buruzagia Stripe delarik, hain zuzen ere, Mogwai zintzo eta xaloaren antitesia. Arazoa Billyk istripuz Mogwai zaintzeko beharrezkoak diren hiru arau nagusiak banan-banan hausten dituenean hasiko da:

  1. Gauerdia ondoren janik ez ematea
  2. Ez bustitzea
  3. Eguzkiaren izpirik ez ematea

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahotsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kameoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]